Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/06/18 09:58:23.402606 GMT+2

FILOMELA ETA PROKNE, Ovidio

Ovidio

 

 

Gaur Xerezadek tunika zuria jantzi du antzinako Erromatik osteratxo bat egiteko. Foroko eskaileretan jesarrita zegoela eguzki epeletan begiak erdi itxita,hara non Publius Ovidius Naso dotorea hurbildu zaion, eta “Filomela eta Prokne”-ren istorio ikaragarria kontatu dion.

Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea. Horixe izan zen Filomelaren garrasi erdiragarria, Tereo koinatuak bera bahitu eta bortxatu ondoren. Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean giltzapetu, biktimak ezin izan zezan haren krimena salatu. Baina Filomelak —“mihia moztuko didate, baina eskuez kontatuko dut nire istorioa” esango balu bezala— bere ahotsa entzunarazteko beste bide bat bilatu zuen: oihal batean ehundu zuen bere narrazioa. Latinez, textus hitzak “ehuna” esan nahi du.

Filomela bortxatuak, Filomela mututuak bere kantua entzunaraziko du murru guztien eta ezpata guztien gainetik, eta mendekua izugarria izango da.

Itzulpena: Juan Mari Mendizabal

 

Philomela, Jacob Yanes

ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

MUSIKA

Artista: Antiqcool

Albuma: Antiqcool Instrumental Acoustic Guitar Vol 2

Kantak:

- Turn off the world

- Turn

Albuma:Antiqcool Instrumental Acoustic Guitar Vol 1

- All the seeds

- A girl in a room

- Love light

Albuma: Antiqcool Instrumental Acoustic Guitar Vol 3

- The path to our salvation

- All these things

- I gave you a rose

Posted by: Xerezade.2013/06/18 09:58:23.402606 GMT+2
Tags: prokne filomela urretxindorra mendekua bortxaketa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/06/02 14:22:9.377046 GMT+2

TXIMINO ATZAPARRA, W. W. Jacobs

W. W. Jacobs

 Xake joko polit-polita dauka Xerezadek etxean, kristauak eta musulmanak aurrez aurre jartzen dituena. Igeltsuzko figuratxo eskuz pintatuei begira, gogora etorri zaio xake joko batekin hasten den ipuin izugarri bat. Eta pentsatu du (nahiz eta Xerezade xake jokalari negargarria izan) xakean mugimendu bakoitzaren ondorioak ugariak izan arren, mugatuak direla, eta den-denak aurreikusteko modukoak jokalaria oso abil eta buru argia izanez gero; bizitzan, ordea, ezin konta ahalako ondorio diferenteak izan ditzake gure jokaldi bakoitzak, eta bakoitza zenbatezinezko moduetan gauza daiteke. Edo agian ez, agian horiek ere mugatuak dira, baina bizitza oso batean ez liguke astirik emango gure ekintza bakoitzak sor litzakeen posibilitate guztiak aintzat hartzeko.

Baina gogoeta borgestar horiek denak sortu dituen ipuinaren leitmotiva ez da xake jokoa, izenburua ematen dion beste objektu bat baino: tximino atzaparra. Halaxe dauka izena gure gaurko istorioak, W. W. Jacobs idazle ingelesa gehien famatu duen literatur lanak.

 


Ipuin beldurgarri, estonagarri eta aldi berean hunkigarria da, kontuz ibili zer desio duzun delakoaren bariazio ahaztu ezina. Edu Lartzanguren-en ahotsean entzungo duzu, Izarne Cardabaren laguntzarekin.

Eta zuk zer desio duzu?

ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

 

 

 MUSIKA:

 

“Monkey” kanta, Low taldearena, Thirty Tigers etxearen baimenarekin.

 

Posted by: Xerezade.2013/06/02 14:22:9.377046 GMT+2
Tags: xerezaderen artxiboa jacobs tximinoa ipuina | Permalink | Comments (5) | References (0)

2013/05/13 15:04:54.094328 GMT+2

LOGALEA, Anton Txekhov

 Anton Txekhov

Gaur Xerezadek "L" letrako tiradera zabaldu du artxiboan eta Anton Txekov idazle errusiarraren "Logalea" ipuina atera du, Juan Mari Mendizabalek euskaratua. Nekatua zegoen Xerezade, eta beharbada horregatik joan zaizkio begiak izenburu horretara.

Hain da garrantzitsua loa eta atsedena... Baina batzuetan ezin dugu lorik egin, zeozerk edo norbaitek galarazi egiten digu, eta orduan, orduan...

Zapalkuntza, bakardade eta ezintasunaren istorio bat Txekoven eskutik Xerezaderen Artxiboan.

 

ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

MUSIKA

Egilea: Mister M.

Albuma: Rezolution

Abestiak:

"Tempest"

"Black Paradise"

"Rezolution"

"Lucifer"

"Trying"

"Everything"

"Bad Dreams"

 

Egilea: F. Chopin

Abestia: "Berceuse en Re bemol maior, op. 57"

Interpretea: Maurizio Pollini

 

Posted by: Xerezade.2013/05/13 15:04:54.094328 GMT+2
Tags: logalea txekhov zapalkuntza neskamea | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/04/28 02:50:41.541893 GMT+2

PIZTIAK, Roberto Arlt


Gaur, tabakoaren keak urdindutako giroan, koloretako argi tristeek eta tango urrunek inguraturik, Roberto Arlt-ek "Piztiak" aurkeztuko dizkigu, Buenos Airesko lunpeneko putetxe eta tabernazuloetako kriaturak.

Roberto Arlt

Las fieras

Basakeria gorrizko azpimundu honetan ez dago errukirik, eta isiltasuna ontzi komunikatu bat da tabernako barran eseritako piztien asperdura mugagabe, amorraturako.

Eta hala ere, batzuetan zure gomutak zeharkatzen du nire oroimena zazpi puntako izar baten tankeran.

ATALA

JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

MUSIKAK (kanta, egilea, albuma):

1.- "Tango del sorrow", Rivers, House Juice

2.- "Marioora", Kari Mahdenda

3.- "Sandness", Pierre  Lacroix, Danse avec moi

4.- "Interludio 1 (Milonga do Dessasossego)", Charlie Gibson, O moderno Carnaval de Veneza

5.- "Milonga", Abel Flury, Guitarreando

6.- "Sombras en el jardín", J. Pablo Zaragoza

7.- "Thews & Sinews", Matthew marth, Warriors (With Worries)

8.- "Conversations", Jean Louis Hargous, Zeharka

9.- "Suite pour M", Jean Louis Hargous, Zeharka

10.- "Collateral Damage", Somewhere off Jazz Street, Road to Somewhere

11.- "Very Quiet Night", Ruediger Kramer, Very Quiet Night

12.- "Debajo de las estrellas", Watercandle, Todo es mentira

Posted by: Xerezade.2013/04/28 02:50:41.541893 GMT+2
Tags: art lunpena piztiak ipuina | Permalink | Comments (0) | References (1)

2013/04/08 00:24:34.353704 GMT+2

Shakespeare Oihanean, Laura Bohannan

Laura Bohannan (Laura Marie Altman Smith) kultur antropologoa Nigeria iparraldeko Tiv gizataldearekin bizi izan zen zenbait urtez, XX. mendeko 50eko hamarkadan.

 

Shakespeare Oihanean

Halako egun batean, Tiv herrixkako buruzagi zaharrak antropologoa etengabe irakurtzen ari zen liburu horretako istorioa kontatzeko eskatu, eta hor hasi zen gure antropologoa Hamleten istorioa itzultzen eta hango testuinguru kulturalari egokitzen entzuleek testuaren esanahi zuzenaz jabe zitezen. Tiv herriko zaharrek, ordea, istorioa aditu eta gero, Hamleten beste esanahi bat irakatsi nahiko diote Bohannani, benetako esanahi zuzena, alegia, antropologoa bere sorterrira itzultzean, bertako zaharrek ikus dezaten ez dela besterik gabe oihanaren erdian denbora-pasan ibili, baizik eta jende jantzi, buru-argi eta jakintsuen artean.  Bohannanek pasadizo hori kontatzen digu Shakespeare oihanean, labur eta umorez.

Izan ere, orain badakigu, edo susmoa dugu, bederen, etnozentrismoa bera dela, agian, gure kultur unibertsal bakarra: mundua nork bere kultur logikaren arabera ulertze hori.

ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ

MUSIKAK

Entzuten diren hurrenkeran (artista, abestia eta albuma):

1.- Akashic Records: Elegant Background Music (Perfect Background Music for Corporate Projects)2.- Akashic Records: Capoeria Dance (Brazilian Capoeira)

3.- SaReGaMa: Bliss (7 Tines Kalimba) (Spirit of Kalimba)

4.- SaReGaMa: Night, Campfire, Kalimba (Spirit of Kalimba)

5.- SaReGaMa: For Danielle (Kalimba Solo) (Spirit of Kalimba)

6.- SaReGaMa: Fly Agaric Trance (Spirit of Kalimba)

7.- SaReGaMa: Kalimba Jig (Solos for Kalimba)

8.- SaReGaMa: Air (Solos for Kalimba)

9.- SaReGaMa: Solo Flute 1 (Ocean of an Old Man OST)

10.- SaReGaMa: Solo Flute 2 (Ocean of an Old Man OST)

11.- SaReGaMa: Tribal Dance (Ocean of an Old Man OST)

 

Posted by: Xerezade.2013/04/08 00:24:34.353704 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (1) | References (0)

2013/03/24 15:05:28.996615 GMT+1

DÉSIRÉEREN UMETXOA, Kate Chopin

Kate Chopin

 

Armand Aubigny eta Désirée Valmondérena maitasun ezkontza izan zen. Armandi ez zitzaion axola Désirée guraso ezezagunen alaba adoptatua izatea: zer ardura zion horrek, Armandek bere maitasun gartsua eta inguruetako abizen zaharrenetako bat eman ahal baldin bazizkion Désiréeri.

Egun zoriontsuak ziren orain Aubigny plantazioan: umetxo bat, ederra eta osasuntsua, jaio berria zitzaien, maitasun horren fruitu eta lekuko. Désiréeren zoriona hain zen betea, beldurra ematen zion.

 

Gaur, Xerezaderen Artxiboan,  Kate Chopin-en Désiréeren umetxoa.

 

 

Podkasta jaisteko sakatu hemen eskumako botoiarekin

 

MUSIKA

Abestiak, agertzen diren hurrenkeran (abestia, albuma, artista):

1. “Angélica (reprise)”, José Travieso

2. “El valle de Atenea”, José Travieso

3. “Lluvia de Mayo”, Lluvia de Mayo (CD-S), José Travieso

4. “El juego de las atracciones”, Lluvia de m ayo (CD-S), José Travieso

5. “La Brecha”, De Luces y de Sombras, José Travieso

 

 

 

Posted by: Xerezade.2013/03/24 15:05:28.996615 GMT+1
Tags: ipuina arraza feminismoa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/03/04 23:27:40.672824 GMT+1

AIREA, Iñigo Roque

Iñigo Roque

Gaur Xerezaderen Artxiboan linguae vasconum primitia bat dakargu, Iñigo Roqueren Airea poema bilduma, orain arte beste inon argitaratu gabea. Egileari bilduma honi buruzko hitz batzuk esateko, eskatu eta hauxe esan digu: erantsiko nuke poemak duela sei bat urte idatzi nituela, eta orduz gero agorraldi liriko erabatekoan nagoela ;-)

Guk, ausart, horri gehituko diogu poema hauetako airean noiz edo behin
 asmatu dugula, snif snif, garai bateko Sarrionandiaren poesietako paisaia
 legendarioen espezia usain nostalgikoa...



 ENTZUTEKO edo JAISTEKO SAKATU HEMEN(ezkerreko botoiaz zuzenean
entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


MUSIKA:

Artista: InSpira
Way to Samarkand (single)
Big Surf. Albuma: "Waterlines. Songs about sand & seas"
Lotus Gardens. Albuma: "In your minds"
Kowloon Harbour. Albuma: "In your minds"
Follow the waves (single)
Moonlight Dance. Albuma: "In your minds"
Dance around the Baobab (single)

 



Posted by: Xerezade.2013/03/04 23:27:40.672824 GMT+1
Tags: roque poesia iñigo audioa euskara | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/02/11 07:55:32.774000 GMT+1

DESOBEDIENTZIA ZIBILA, Henry Thoreau

Henry Thoreau

  

"Gobernurik onena gutxien gobernatzen duena da, eta nire pozerako litzateke hori ahalik eta azkarren eta sistematikoen gauzaturik ikustea". Hitz hauekin hasten da Henry Thoreauk 1849an idatzitako Desobedientzia zibila entseiua, gaur oso-osorik dakarguna, Edu Lartzanguren kazetariaren (@edulartzanguren) itzulpenean eta ahotsean.

Liburuaren hitzaurretik Markos Zapian filosofo eta idazlearen pasarte hauek hartu ditugu:

Thoreauk (...) aurrena etika jarriko du, gero politika, Zuzentzat duzuna egizu; ez duzuna, aldiz, legala izan arren, ez egin. Legeren bat ez bazaizu morala iruditzen, ez ezazu bete, ez obeditu lege inmoralei, kontzientzia legearen gainetik baitago, eta lehenago gara gizaki hiritar baino (...)

(...) Eta ez dago arrazoi egokirik esklabotza aldezten duen gobernu bat deusetan ere onartzeko, Errepideak eta eskolak xarmanki egin ditzake gobernu horrek, baina badira bete beharreko gutxienekoak. Ezin da inondik inora bat egin esklabismoa zilegitzen duen Estatuarekin, Kontzesiorik ez.

Thoreaurentzat, ongi da esklabotza amai dadin eskatzea, manifestuak izenpetuz eta abar. Baina are zuzenagoa da intsumisioa, desobedientziazko ekintza; esaterako, zergak ez ordaintzea.

Eta halaxe egin zuen Thoreauk, eta atxilotu egin zuten.

Baina idatzita utzi zuen liburu hau, eta honetatik edan zuten, egarriz eta probetxuz, Mahatma Gandhik, Martir Luther Kingek, Emma Goldmanek eta beste hainbatek. Entzun ezazu zuk orain.


Entzun edo jaisteko SAKATU HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

Desobedientzia zibila
liburua Potxo argitaletxeak plazaratu zuen. Hemen eskura daiteke testu osoa hainbat formatutan.

     

Posted by: Xerezade.2013/02/11 07:55:32.774000 GMT+1
Tags: anarkismoa thoreau desobedientzia zibila | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/01/24 21:14:4.683000 GMT+1

LEHENENGO MAITASUNA

Vladimir Nabokov umetanHaurtzaroa baldin bada aberri bakarra, Vladimir Nabokoven aberria lotuta dago Miarritzeko hondartza bati, miresikoleta hitza irakatsi zion euskaldun lepoker bati, eta, batez ere, lehen amodioaren pasioa biziarazi zion Collette neskatilari.

Sentsazio sotilez betetako oroitzapenen atsegin gazigozoa dakarkigu Nabokov-en "Lehenengo maitasuna"-k.

 

 

Jaisteko edo entzuteko SAKATU HEMEN ezkerreko botoiaz jaisteko eta eskumakoaz zuzenean entzuteko.

 

 

 

MUSIKA

 

Artista: Renald de Matrexasse

Albuma: Ephémérides (Janvier)

Kantak: "Premier", "Deux", "Troix", "Quatre", "Six", "Onze"

 

Artista: Geraldine Farrar

Albuma: Carmen

Kanta: "La bas dans la montagne".

 

Posted by: Xerezade.2013/01/24 21:14:4.683000 GMT+1
Tags: miserikoletea amodioa oroitzapenak nabokov lehen | Permalink | Comments (4) | References (0)

2013/01/07 22:57:26.013000 GMT+1

KULTUR JABEKUNTZA, Percival Everett

 

Percival Everett

Daniel Barkleyri inork ez zion esan ze zaila zen Hego Karolinan afroamerikarra izatea, hobe zuela munduko herritarra izatea... Zailtasun horrekin enegarren aldiz estropezu egin zuenean, baina, estrategia irudimentsu bat probatzea erabaki zuen.

Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Percival Everett-en "Kultur jabekuntza".

Begiratu harantz, harantz, harantz, Dixieland...

 

Jaisteko edo entzuteko SAKATU HEMEN ezkerreko botoiaz jaisteko eta eskumakoaz zuzenean entzuteko.

MUSIKA (kanta, artista)*

 1.- "Dixie", Metropolitan Mixed Chorus
2.- "Take the A train", Zuloaga Jazz Trio
3.- "Linus&Lucy", Wynton eta Ellis Marsalis
4.- "Peanuts Playground", Wynton eta Ellis Marsalis
5.- "Moten Swing", Benny Carter
6.- "Honeysuckle Rose", Benny Carter
7.- "Dixie", Link Wray

_______

*Musika hau ez da Jamendotik hartua.

Posted by: Xerezade.2013/01/07 22:57:26.013000 GMT+1
Tags: apropiazioa sinboloak kultura jabekuntza | Permalink | Comments (1) | References (0)