Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2012/02/23 20:27:58.556000 GMT+1

MURRIZTU DITZATEN AHTRENTZAKO AURREKONTUAK!!!

P1030565Abiadura Handiko Trena izan da gai nagusia gaur Ficoban.  Txingudi Bidasoara nola eta noiz iritsiko den eztabaidatzera bildu dira alkate jauna eta beste agintari batzuk. “Trenaren lagunak” deitzen diete euren  buruei  baina  Abiadura Handiko Trenaren apologia besterik ez dugu aurkitzen eufemismo horren atzean. Izan ere gaur egungo trena kaltetuz joango den lurreko hegazkina   dugu AHT.

 Ahoa estalia etorri gara agintariek gure ahotsa ez dutela batere kontutan hartzen eta herritarron eskakizunen aurreran entzungor direla salatzera. Aho zabalik ikusten dugu hezkuntza, osasuna eta gizarte aurrekontuak murrizten dituztela diru kopuru itzela AHTri bideratzen duten bitartean.(Gizarte laguntzarako baino 22 aldiz gehiago bideratzen da AHTrako alegia.) Aho zabalik ikusten ditugu Gipuzkoako beste eskualdeetan  hondeamakinak eta leherketak gure mendiak zulatzen,  gure errekak eta bailarak  porlanez estaltzen,  gure paisaiak berdintzen, gure inguruari identitatea ezabatzen, gure mendi magalak zubibideak zeharkatzen, gure mendiko bidexken bihurguneak pista itzelak eta zuzenak ordezkatzen eta hau guztiaren eraginez gure memoria ezabatzen  Aho bete hortz gelditzen gara agintariei iraunkortasunaz eta jasangarritasunaz hitz egiten entzuten diegunean. Eta gizalegeaz. Gure irudikoz gizalegearen ariketarik hoberena AHTren egitasmoa bertan behera uztea litzateke.

Tren Eremu Berriaren bitartez Irun eraldatu nahi dute. Gaur trenbideak dauden esparruetan etxebizitzak, bulegoak, komertziorako guneak, garaje plazak eta nola ez, merkatalgunea eraiki nahi dituzte aipatu eremua partzialki finantziatu ahal izateko. Honekin batera Donostiatik datorren bigarren gerrikoa Biriatouraino zabaltzea eta Olaberrian hamaika hektarea okupatuko luketen zentral termikoa eta plataforma logistika ere aurrikusitak daude. Gaintxurizketako industrialgunea eta Pasaiako eraldaketa sakonak lurraldearen metropolizazio itzulgaitzari gehituko genizkieke. Argi dago AHTren inguruan diru pilaketarako aukerak ugaltzen direla lanen eta mugimendu espekulatiboen bitartez. Baina oraingo honetan klase menperatzailearen elkarkide nagusiak ez dira enpresak edo bankoetxeak, instituzio publikoak baizik eta hauek dira lurraldea suntsitzen dutenak eta auzokideen bizi baldintzak okerragotzen dituztenak. Egitasmo hauen garapenak desarrollismo bortitza suposatuko luke Bidasoa Txingudi eta Oarsoaeldearentzako. Beraz bertan behera uztea galdegiten diegu agintariei.  Txingudi Bidasoa garraio eta komertzioaren aldeko apostua egin du azken urte hauetan baina honek langabeziaren gorakada  besterik ez dio ekarri. Beraz eredu aldaketa ezinbestekotzat jotzen dugu. Gertuko harremanetan eta lurrareriko begirunean oinarritutako jendarte eredua aldarrikatzen dugu Txingudi Bidasoarentzako.

Iparralden biztanlegoaren  gehiengo bat AHTren aurka dago eta mugaz bi aldeetako proiektua kontraesanez beterik dago: Bidasoaren Iparraldean merkantzien garraiorako baliatu omen da eta Hegoaldean berriz bidaiaren trafikorako.  Zertarako balioko du orduan?

AHT ez da ekonomikoki errentagarria eta horrexegatik behar du diru publikoa bere eraikuntza eta mantenimendurako.  Iruzurra egiten digute herritarroi esaten digutenean onura ekonomikoa ekarriko duela. Estatuko beste lekuetara begiratzen badugu, gero eta abiadura handiko lerro gehiago eten egin behar izan dute bere izaera defizitarioagatik. Toledo-Cuenca- Albazete lerroa bertan behera utzi dute, Lisboa Madrid lerroa ez dute eraikiko eta Sebilla Malaga bertan behera utzi dute.

Lanpostuen sorrerari dagokionez agintariei ahazten zaie aipatzea sortuko diren lanpostuen izaera zapaltzaile eta prekarioa. Sei lagunek galdu dute jadanik  bizitza AHTren eraikuntzan Euskal Herrian eta beste batzuk larriki zauritu dira. Hemeretzi orduko lanegunak, eta orduko bi edo sei euro jasotzen dute AHTren eraikuntzan aritzen diren langileek, gehienak kanpotarrak  eta beraien herrialdeen lan konbenioak aplikatzen  dizkiete. Espainar estatua garraio azpiegitura gehien duen herria da Europar Batasunean eta langabezia tasa handiena duena aldi berean. Gai honen inguruan egiten diren iruzurrezko baieztapenak agerian geratzen dira datu hauek ikusita.

Albiste guzti hauek oposizioak hasieratik argudiatutakoa berresten dute: hauxe eraikuntzako lobbyak sustatutako proiektua dugula, ingurugiroari egindako atentatua dugula, diru prublikoa eta ingurugiroa xahutzeko printzipio inprobisazailean oinarritzen den egitasmoa dugula.

Hau guztia dela eta  Irungo agintariei eta Eusko Jaularitzari  AHTren egitasmoa bertan behera uztea aho batez galdegiten diegu.

Bide batez gaur Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duen Mikel Alvarezi eta gainontzeko tartalariei gure elkartasuna helarazi nahi diegu. Ez zaigu batere justoa iruditzen batzuk naturak milaka urteetan egindako artelanak ziztu bizian inpunitate osoz suntsitzea lurra defendatzen dutenen aurkako auzi judizialak  irekitzen dituzten bitartean.
           
                        Bidasoa Txingudi AHT Gelditu!


Posted by: txingudiahtez.2012/02/23 20:27:58.556000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru