Kronika: AHTren kontrako martxaren azken eguna

08MMartxaAurtengo AHTren kontrako martxa bere amaierara iritxi da. Azken egunean, bidean batu diren 50 pertsonek, Hernani eta Astigarraga aldean dauden LPZ (PTP gazteleraz) proiektuen inguruan mintzatu dira,  bai eta energia iturri kutsagarria den frackinaz ere.

Hiru egun hauetan zehar, Urruñatik hasi eta Hernanira arte, herritarrek egunero lantzen dituzten eredu ekologikoak izan ditugu izpide. Laborantza ganbara, elikadura kooperatibak, baserri okupatuak, auzolana, zinema eta antzerki kritikoak eta beste milaka iniziatiba izan dira egunez egun ezagutarazi dituztenak eta herri honetan azpiegitura suntsitzaileen beharrik ez dagoela erakutsi dutenak.


Utzi iruzkina: