Zaharrak berri

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-09 12:59
6

Beste egun luze bat izan zen atzokoa, egia esan ez nuen gauza handirik egin baina alperkeriak ere nekatzen du. Egin beharreko guztia egin eta etxera bidean nijoan zazpi pertsonentzat oilaskoa egiteko helburuarekin (afaltzera jendea gonbidatzeak alde txarrak ere baditu). Autotik jeitsi, Sebero Plazara enfilatu eta zer zen hura! Ez zen sebero Plaza, Zirko Mundiala zen! “Titititi tirirititi” Hogeibat ume diaboloaren eromenean murgilduta plastikozko jostailu harri eman eta eman. Diaboloek deabruaren abiaduran hega egiten zuten saltinbanki eta funanbulisten batere inbidiarik izan gabe. Ez al zen hau modan egon hamabibat urte genituenean? Galdetu nion nire buruari. Moda zaharrak bueltan zetozek hi!

Moda gauza ziklikoa da. Zihur nago gu diaboloak terrazetan enkajatzen ibili ginen garaitik gaur arte lau-bost urtean behin moda hau eman dela, zibena edo Hulla-hopena bezalaxe (azken hau ez dugu inork onartzen bain egia da, onartu, ibili zenuten). Beti agertzen dira gauza berriak baina desagertu egiten dira, klasikoek beti jarraitzen dute bizirik.

Ziklo hauek gainera ez dira jostailuetara bakarrik mugatzen. Nork ez du flipatu bere anaia zahar, lehengusu edo osabari Deep Purple, Dire Straits, Queen, The Doors, Led Zeppelin edo ZZ-Topen binilo bat kendu eta tokadiskos zaharrean jarri ostean. Klasikoak atemporalak dira, atzokoak, gaurkoak eta biharkoak eta aldi berean gaur egiten den musika gaurkotzen dute. Gaur egun egiten den musika asko ere klasikoa izango da etorkizunean baina noiz bihurtzen da klasiko abesti bat? Bob Dylan-ek “Blowing in the Wind” abestian galdetzen zuen bezala “Zenbat bide egin behar ditu mutil batek gizona deitu diezaioten?” Ba antzeko zerbait gertatzen da abestiekin.

Abestiek hainbat bide egin behar dituzte klasiko izateko: Izan ginen kontzertu izugarri hartara, neska hura ezagutu genuen unera, ezagutu ostean berarekin egon ginen lehen gauera, autobusean pentsakor izan ginenera, tabernan zerbezak amaitu ziren egunera edo zure lagunari herriko festetan txoznaleku erdian galtzak jeitsi zenizkion barre algara haietara. Hainbat une, hainbat bide baina zenbat? Nik ez dakit, galdetu haizeari.

bewater

bewater 2006-11-09 13:39 #1

Zaldibiko tipo batek, filarmonikako xelebre horrek bezala abestun du, igual igual, ez al da bere aita izango? Erantzuna is blowing in the wind.

Ez dakit nola bihurtzen den abesti bat klasiko, baina horrela abesti bat klasikoa izateak denori egiten digu on.

indezent

indezent 2006-11-09 13:50 #2

Zaldibiko Bob... hori tipo handia

txomin_hood

txomin_hood 2006-11-09 17:57 #3

nik etzekiat klasikoa zer deken, baiño abesti bat jarri eta oilo-ipurdia jartzen zaidanean, gauza bakarra etortzen zait burura: ke temazo!!!!!!

Aitortxo Sokrateseta

Aitortxo Sokrateseta 2006-11-10 09:39 #4

Baina temazo eta klasiko artean, almeja eta mejilloi artean dagoen ezberdintasun berdina dago, adina alegia. Gainera sentsazio hori Xuxaren exito handiekin gertatzen bazaizu ez du balio...

::.: 2006-11-10 12:10 #5

klasikoa bihurtzeko, komertzialitateak ez al dauka ze ikusirik? ez det esaten abesti klasiko guztiak komertzialak direnik, baña, zenbat abesti ez-komertzial gelditu dira klasiko izan gabe?

indezent

indezent 2006-11-10 12:25 #6

Gehienak, komertzialak bezalaxe. Nire ustez komertzialtasunak badu garrantzia abestia modan jartzerako orduan baina hortik klasiko izatera bide luzea dago. Abba edo Boney M-en abestiak entzun ezkero ezagutuko ditut baina enuke esango klasikoak direnik. Deep Purple-ren smoke on the water entzungo banu aldiz enuke zalantzarik izango eta ez zait iruditzen musika komertziala denik, agian izango zen bere garaian, ni ez negoen, baina ez dut uste.

Hortaz gain, zein den klasiko eta zein ez, abesti bat klasiko izatera nola iristen den eztabaidatzea bezain konplexua da. Erabat kontu subjetiboa da eta azkenean, klasikoak oroimen kolektiboan leku berezi bat duten abestiak besterik ez dira eta hori aztertzeko teknikarik ez da asmatu oraindik.

Utzi iruzkina: