Unibertsitateko notak aldatzen

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-14 12:46
2

Nori ez zaio inoiz otu bere notak aldatzea? Denoi pasa izan zaigu burutik behin edo behin mota honetako barrabaskeriaren bat (onartu zazue) baina horrelako kontuak, amodio platonikoen antzekoak dira; sekula izango ez ditugunaren ziurtasunak areagotzen du beraiekiko nahia.

Gogoan dut Bilbon nirekin ikasi zuen batek, gurasoen konfidantza falta zela eta, nola bere aita-ama maiteentzat idazkaritzara bere notak eskatzera joan beharrean izan zen eta eskaneatu ondoren, notak aldatu eta etxera eraman zituen. Ez zebiltzan batere oker bere gurasoak semearengan konfidantzarik ez izatean baina ziur, bere semearen fraude gaitasunean konfindantza gehiago zutena. Emaitza nahiko txapuzeroa izan zen eta harrapatu egin zuten. Hurrengo hiruhilabeterako ez zegoen gure artean (karrera utzi zuela alegia, ez izan dramatikoak!).

Kontua da, tipo honek bere notak aldatu zituela baina gurasoei erakusteko besterik ez, bere expedientea bere horretan utzi zuen eta ondorioz, bere fraudea familiarra besterik ez zen izan.

Baina imaginatu une batez, zure expedientean sartzeko aukera duzuna, zure izena bertan bilatu eta nahi dituzun notak jartzeko aukera aurkitzen duzuna. Bat baino gehiago lerdea dariola izago da dagoeneko pentsatzearekin bakarrik.

Ba ez pentsatu hainbeste, posible da. Badira milaka ikaslek munduaren historian zehar (unibertsitateak daudenetik behintzat) amestu duten azaña hau aurrera eramatea lortu duten bi ikasle. Californiarrak dira eta ulertuko duzuen bezala, berria gure eskuetara iritsi bada, harrapatu dituztenaren seinale da. Azken berrien arabera, 20 urteko kartzela zigorra eskatzen du beraientzat fiskaltzak.

Beraz badakizue, jarraitu kontu hau eremu platonikoan mantentzen ez baduzue itzalean denboraldi eder bat pasatu nahi behintzat. Hau bai neurri disuasorioa bai jauna! Ni behintzat akojonatu naute.

Moraleja: Karrera amaitzeko 20 urte baina gutxiago behar badituzue ez saiatu zuen notak aldatzen. Hau izango zen agian hauen arazoa… karrera amaitzeko 20 urte baina gehiago beharko zituztela alegia…

 

borthuzai

borthuzai 2007-11-14 17:56 #1

<strong>FREESTUDENTS!</strong>

indezent

indezent 2007-11-14 18:44 #2

<p>jajajajaja</p>

<p><strong>FREESTUDENTS!</strong></p>


Utzi iruzkina: