Sesty Sexers itzuli da. Hero Mantra kalean da

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-30 15:49

Sexty Sexers talde beratarrak kalean du bere hirugarren diska. Hero Mantra izenarekin dator eta ematen duenez, mundura zabaltzeko intentzio osoa du boskote naparrak lan berriarekin.

Katarain estudioetan grabatu dute azken lan hau Karlos Osinaga (Lisabo) mahaietan zutela eta diska osatzen duten zortzi kantuetan kolaborazio ezberdinak izan dituzte. Tartean, Fernando Sapo (Corazon del Sapo eta Kuraia), Joseba Irazoki edo Oskar Benas (Fermin Muguruza, The Solanos, Zizateh).

Hau guztia gutxi balitz, berrikuntza gehiago ere baditu Hero Mantra honek. Orain arte, euskera besterik ez du erabili Sexty Sexers taldeak bere kantuetan baina oraingo honetan, ingelesez idatzitakoak ere aurkituko ditugula ematen du. Horretaz gain, Mikel Larratxe, Iñaki Fortun, Xiker Salaberria, Joseba Baleztena eta Julen Irazokik osatutako taldeak Volcom disketxearekin sinatu du diska berria munduan zehar zabaldu ahal izateko.

Hasteko, Madril, Badalona, Oporto eta Lisboan izango ditugu Hero Mantra aurkezten. Guk bitartean, diska esku artean izateko uneari itxaroten jarraituko dugu landareek euriari itxaroten dioten moduan, inpazientziaz. Ea zorte duten ibilbide berri honetan. Ziur, diskak merezi duena.

Hemen duzue Hero Mantra diskako lehen singlea den Zyklon Birika kantua.


Utzi iruzkina: