Prest da Goierri Irratiaren wbgune berria!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-04-23 20:29

Hilabete pare bat daramagu Goierri Irratiko webgunea lantzen. Garbi genuen irratiko saioak entzuteko aukera baino gehiago eskaini zezakeen webgune bat nahi genuela eta horretan aritu gara.

Azkenean, amaituta dagoela esan daiteke. Bertan, aurreko egunetako egunon goierri saioak entzun daitezke (aste bete uzten ditugu zerbitzarian) eta baita saioetatik ateratako zati bereziak ere (elkarrizketak, tarte bereziak…).

Horretaz gain, hurrengo saioan zertaz arituko garen jakiteko aukera ere bada eta musikak ere (nola ez!), badu bere zati berezia. Alde batetik, berriak izeneko atal bat dago. Bertan, musikaren inguruko berri ezberdinak izango dira eta berri zaharrak irakurtzeko aukera ere izango da. Beste alde batetik, bideoklipak ikusteko aukera ere eskaintzen dugu (erabat gomendagarria une honetan dugun Peachy Joke talde tolosarrarena). Amaitzeko, mp3 entzungailu bat ere badugu eta bertan, Goierri Irratiaren gomendapenak agertuko dira.

Webgune humila da baina bere funtzioa beteko duelakoan gaude. Hala ere, denborarekin garatzen joateko ideia dugu eta etorkizun batean (ea oso hurruna ez den…) eduki gehiago eskaini ahal izatea espero dugu.

Gonbidatuta zaudete bertan sartu eta buelta txiki bat ematea. Ea zer iruditzen zaizuen!

 

         www.goierri-irratia.com

 

 


Utzi iruzkina: