Otsailaren 14a: Queens of The Stone Age Barakaldon

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-02-17 19:07
1

Gauza asko izan zituen joan den ostegunak. 2008. urteko Otsailaren 14a maiteminduen eguna izan zen alde batetik baina ez dut txorakeria horregatik gogoratuko. Horretaz gain, greba orokorra ere izan zen baina ez dut uste horrekatik gogoratuko dudanik egia esan.

2008. urteko Otsailaren 14an Queens of the Stone Age ikusten izan ginen Barakaldoko Rock Star aretoan eta egian esan, arrazoi hau da egun hau sekula ez ahaztera eramango nauena.

Badira bi hilabete sarrerak eskuratu genituela baina aretoan sartu, Josh Homme eta bere kideak taula atera eta Go with the flow jotzen hasi ziren arte ez nintzen konziente izan nun nintzen. Hortik aurrera, eromena.

Berez, talde gonbidatu batek jo behar zuen Harri Aroko Erreginen aurretik baina Biffy Clyro taldeko baten osasun kontuak zirela eta kontzertua bertan behera utzi zuten. Talde interesgarria omen da eta Rolling Stonesen telonero moduan aritutakoak omen dira baina ezin izan genuen beraien musika ezagutu. Hala ere, gaitzerdi, Biffy Clyroren eskapadaren ondorioz puntualitate osoz hasi baitzen denok itxaroten genuena.

Esan bezala, Go with the flow handiarekin hasi ziren eta egia esan, soinuaren kalitateak  aho bete hortz utzi ninduen. Une batzutan, altabozetatik diskoa entzuten ari ginela ematen zuen. Txalo bero bat Rock Starrekoentzat. Kantu handi hau jo ostean eta arnasa hartzeko denborarik utzi gabe Medication eta Feel good hit of the summer jo zituzten (ileak puntan eta ia emozioz negarrez); izugarria.

Zortea izan genuen eta Michael Shuman baxu-jolea kenduta beste guztiak ederki ikusten genituen. Hau gutxi balitz gainera, barra metro eta erdira, paradisuan alegia.

Do it againekin jarraitu zuten (zalegoa zoratuta dagoeneko) eta ondoren Era Vulgaris azken diskatik gehien gustatu zaidan kantua jo zuten; 3’s & 7’s. Giroan erabat sartuta ginen eta abesti eta abesti artean Josh Hommek ahopeka esaten zituen “gracias” apalak ziren erritmo frenetikoa apur bat lasaitzen zuten bakarrak. Ondoren, Avon, Era Vulgaris, I never Came eta Misfit love etorri ziren. Eromenak aurrera jarraitzen zuen eta dagoeneko, izerdiz blai ginen. Aretoa ederra baina barruan sortu zen sauna ez zen gomendagarriegia izan egia esan. Eskerrak barra gertu genuen… (hala irten ginen handik).

Beste kubata bat eskatu eta kotzertuarekin jarraitu genuen (garagardoa eta kubata prezio berdinean…). Burn the Witch, River in the Road, Turnin on the Screw eta In the Fade. Ordu eta erdi generaman aretoan eta kontzertua amaitzen zijoala somatzen hasiak ginen eta horrelako guztietan bezala, kantuak faltan botatzen hasiak ginen. “Joko ote dute Regular John? Eta Millonaire?”.

Horixe zen nire prekupazioa baina jotzen zituzten abestiek preokupazio hori aldentzen zuten. Hangin Tree, Little Sister, Battery Acid eta azken diskako lehen singlea den Sick sick sick. Jendea zoratuta eta  taldekideak oholtzan behera eskerrak emanez. Ea ez duten denbora gehiegi barruan pasatzen eta azkar igotzen diren”. Esan eta egin, minutu erdira goran ziren berriz eta eta jotzen hasi bezain pronto, orduan bai, eromena. Joko al dituzte Regular John eta Millonaire?”. Bisak U can’t quit merekin hasi zituzten eta honen ostean… Millonaire! Hala! Hortxe doaz nire izerdiak, uretatik atera ostean astintzen den txakur baten ur tantoen moduan. Millonaire bukatu eta  kontzertuko pikoan daude. Nola eutsi? Ba horretako zegoen Joey Castillo eta bere bateria A song for the Dead jotzen hasteko prest. Izugarria! Kantua amaitzen ari zen eta akorde ezagun batzuk entzuten ditut… Regular John!!! Ya esta,  ni gustuta nago dagoeneko, egin dezatela nahi dutena. Regular John bukatu eta eta berriz ere A song for the Deaf kantuari heltzen diote kontzertuari bukaera izugarri bat emanez.

Laburbildurik, izugarrizko kontzertu, areto ederra eta soinua  ikaragarria. Lastima bakarra, beroa eta kontsumizioen prezioa (bi faktore hauek beti batera doaz, ze kasualitatea…) Set list ederra eskaini ziguten eta ez zuten azken diskoarekin brasa gehiegirik eman. Niri egia esan gustatu zait eta ziuraski, hurrengo kontzertuan Make it with Chu bezalako kantuan faltan botako ditut.

Faltan bota genuen beste bat gure lagun Iban izan zen. Sarrera eskuratu bauzen ere ez du kontzertua ikusteko aukerarik izan baina bihotzez espero dugu hurrengoan hantxe izatea. Animo!

Besterik gabe, taldea gehiegi ezagutzen ez zuten lagunek faltan bota zuten kantuarekin uzten zaituztet; No one Knows. Hurrengoan ere hantxe izango gara. Gora Harri Aroko Erreginak!

Demonocrazy

Demonocrazy 2008-02-18 10:01 #1

Kriston kontzertua. Benetan oso ondo egon zan.

Oso landua zure kronika, neria irakurtzia nahi bozu:

http://goiena.net/blogak/demonocrazy/queens-of-the-stone-age-kronika

Utzi iruzkina: