Ordiziko Gaztetxeak diska bat kaleratuko du talde zein bakarlari goierritarrekin Gaztetxearen 25. urteurrena ospatzeko

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-03-16 16:16

Ordiziko Gaztetxeak 24 urte beteko ditu aurten eta makina bat ekitaldi antolatu ditu urteurren honetarako. Hala ere, 25. urteurrena ere gertu dago eta mende laurdena ospatzeko ideia bikain bat izan dute Ordiziko gazteek.

Talde goierritar ezberdinen artean CD bat argitaratzea otu zaie eta horretarako gure eskualdeko bakarlari zein musika talderi parte hartzea eskatzen diete.

Ez da lehen aldia Ordiziko Gaztetxeak horrelako ekimen bat abian jartzen duena orain urte batzuk Adierazteko Gogoak (Goierriko 16 talde) diska kaleratu bait zuten. Orduan, Geroh, Leher, Animese Martinez edo Erga Omnes bezalako talde mitikoek hartu zuten parte eta dagoeneko desiatzen gaude aukera honetan nork parte hartuko duen jakiteko.

Animatzen direnek Beasain eta Lazkaoko entsegu lokaletan dute izena emateko aukera eta Gaztetxeak argi utzi kantuak grabatuta ez dituztenei, espreski diskarako kantuak grabatzeko aukera ere emango diela.

Lehen diska hartan guk ere hartu genuen parte (Spurium garaiak…) eta egia esan, esperientzia ederra izan zen. Lehen aldiz estudio batean sartu ginen eta maketa atera genuen arte talde hartaz izan genuen oroitzapen fisiko bakarra izan zen.

Helbide elektroniko bat ere jarri dute martxan gehiago jakin nahi duenarentzat beraz, badakizue, bakarlaria bazara edo talde batean jotzen baduzu, idatzi 25urte@gmail.com helbidera eta animatu zaitez zu ere diska izugarri honetan parte hartzea.


Utzi iruzkina: