Nire etxeak google izango balu...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-01-07 20:07
2

Hamaika urte eta gero (hamaika alegia) eskiatzera noa datorren asteburuan. Sekula ez dut gehiegi kontrolatu eta hori aprobetxatuz irristatzeko tresna aldatzea erabaki dut. Tabla probatuko dut eta dagoeneko lortu dut horretarako beharrezkoa den guztia; galtzak, txamarra, kamixeta termikoa, txapela… beno, dena ez, betaurrekoak falta zaizkit.

Baditut eta etxean daude baina ez dakit non demontre. Bila eta bila ibili naiz baina ez ditut topatzen. Ordenadorean zerbait bilatu nahi dudanean “bilatu” tresna erabiltzen dut, sarean zerbait aurkitu nahi dudanean aldiz, google eta ez hain mundu birtualean, liburutegian lanean nebilela Opac-a erabiltzen nuen. Etxean aldiz ez dago horrelakorik! Nire etxea ordenagailu bat izango balitz, edo google izango balu…

Friki bat biurtzen ari naiz ezta? Bai, hobe gaia utzi eta betaurrekoak bilatzen jarraitu...

Maitetxu

Maitetxu 2009-01-08 21:50 #1

Aupa!
Ba ez nitzako ezara friki bat bihurtu, nik be nire kaosian biharko neuke google edo bilatzaile bat, ez jaten bape txarto etorriko...
Aurreko baten Imanolek emouztan hau helbidia, zure bideua ikusteko, ta gaur historialian helbidia ikusi dot barriro ta sratu einaz.
Dana ondo???espero baietz! ziur parrandaz parranda zabizela. Gu bai!! ez gara para ondiño!
Primeran pasa eskiaten, batzuk bai bixi! jeje
Benga tu ondo segi
Mosu handi bat!

indezent

indezent 2009-01-09 09:30 #2

Bai, eskerrak gabonak bukatu dien. Oain deskansatzea tokatzen da. Ondo izan!

Utzi iruzkina: