Ni eta nire bota berriak eskiatzera goatz!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-19 19:47

Negua aurreratzen ari eta kalera atera besterik ez dago horretaz konturatzeko. Hotza hasi da eta hori gutxi balitz, eski estazioetatik datozen berriak oso atseginak dira elurzaleontzat. Eski denboraldia aurreratu egingo omen da eta azaroko azken asteburuan irekita egongo omen dira estazioak.

Umetan eskolarekin joaten nintzen eskiatzera baina eskola garaiak amaitzean, erabat baztertuta utzi nuen zaletasuna. Hala ere, urteak pasa hala, gogoa pizten joan zait eta koadrilako pare batek zaletasuna mantentzen zutenez beraiekin joaten hasi nintzen pasa den neguan.

Izugarri disfrutatu nuen eta lauzpabost bat aldiz izan ginen Hueska zein Frantzi aldeko eski estazioetan. Hala ere, zaletasuna joanetorrikoa izan denez, eskiatzeko materialik ez dut sekula izan. Aurreko urtean materiala alokatzen ibili nintzen baina hanak handi honek izugarrizko minarekin amaitzen zituen eski jardunaldiak.

Hori dela eta, eta aurten beste hainbestetan edo gehiagotan joateko intentzioa dudanez, nire bota propioak erosi ditut. Nire hanketara egin, eta min kontuak ahaztuaraziko dizkidaten bota deputamadrekoak. Esan bezala, ni eta nire bota berriak eskiatzera goatz!


Utzi iruzkina: