Logela janzten

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-12-22 18:02

Aurreko batean kontatu nizuen nola nire gelan mueble berriak sartzen ari nintzen. Ba kontua da, amaitu direla aldaketak eta orain gela apur bat janzteko ordua tokatzen dela. Ohe gainean koadro edo poster bat jartzeko intentzioa nuen eta bapatean, Imanol Aizpuru original bat nuela konturatu nintzen.

 

Xabiertxo sasi-dokumentalerako egin zuen murala da eta obraren hiru piezak enkoadratzera eraman ondoren, ederki geratu delakoan nago.

 

 

Zenbat balioko ote du hemendik 40 urtera…


Utzi iruzkina: