Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/03/04 19:52:59.437000 GMT+1

Lehendabizi ni! Bai, lehena, eta baita tontoena ere

Azken aldian dexente ibili naiz gaztelianazko blog ezberdinak irakurtzen (meneame bidez geienak) eta harrituta geratu naiz interneten dagoen modarik inozoenetariko batekin.

Lehendabizi ni!” izena jarri diot (proposamenak onartzen ditut) eta bere funtsa hurrengoa da. Edozein blog post, youtubeko bideo, flickrreko argazki edo zer dakit nik publikatzean erantzuten lehena izatea (tontokeria dirudi ezta? Ba bai, tontakeria bat da…).

Kontua da, lasterketaren arrazoia ez dela argitaratutakoari erantzun on bat ematen edo osatzen lehena izatea baizik eta, soilik eta inozoki, lehena izatean (bai, nik ere ez dut ulertzen…). Lasterketa surrealista hauen ondorioz horrelakoak ikusi ditzakegu milaka web-guneetan: “Yo prime!!!!” Edo, “He sido el primero, no me lo puedo ni creer”. Edo, “Yo primero!!” jarri eta beste bat aurreratu zaiolako hurrengoan “Mierda te me has adelantado”. Edo okerragoa dena: “Segundo en comentar, no puedo con la emocion”.

Jendea asko aspertzen da, eta mota honetako jarrerak ez ditut sekula ulertuko. “Lehendabizi ni!" Modalitade honetako artaburuak egun osoa fake-ak salatzen pasatzen dutenen mailan jarri ditzakegu eta hauek guztiak, friki kategorian sartu ditzakegu.

Hala ere, hau idazte ari naizela burura etorri zait. Tontokeria honetaz idazten ari banaiz… Ez ote naiz ni frikia? Baaa, ez dut uste. Beno, hori beste baterako utziko dugu…

Posted by: indezent.2010/03/04 19:52:59.437000 GMT+1
Tags: bitxikeriak frikismoa internet meneame | Permalink | Comments (6) | References (0)

Comments

Lehena!!!!!!!!!! Txantxak albo batera utzita, arrazoia duzu, fotolog-en garaian oso hedatua zegoen PRIMER bat bakarrik idaztea lehen iruzkinean. Gure gizartean gauzak azkar eta geizki egitera ohitzen hasi gara, ez dakit non dagoen tontakeria honen erroa baina nik ez diot zentzurik ikusten.

Posted by: Demonocrazy.2010/03/04 20:15:17.472000 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Arrazoia duzu gure gizartearen izaeraz hitz egiten duzunean baina zer nahi duzu esatea? Ulertu dezaket lasterketa batean lehen iristeak izan dezakeen balioa edo inork lortu ez duen zerbait lortzeak ssuposa dezakeena (kirolean, zientzian, artean...).

Baina kasualitatearen edo zortearen ondorioz lorturiko zerbait, egunean milaka eta milaka aldiz geratzen denean... ez du zentzurik. 7-8 urteko aurrez ariko bagina akaso baina ez dut uste kasua hori denik.

Hala ere, zorionak! Zu izan zara lehena ;)

Posted by: indezent.2010/03/04 20:25:31.773000 GMT+1

Portzierto! Jarraitzen al du fotologak mugimendua izaten. Aspaldi utzi nituen...

Posted by: indezent.2010/03/04 20:26:20.379000 GMT+1

Fotologa oso jende gutxik erabiltzen du, orain lehengo antitesia bihurtu da, kultuzko gauza bat... Argazkilaritza maite duen jendeak fotologa utzi eta Flickr-era pasa da eta asteburuko argazkiak MaItE ZaItUt eran partekatzen zutenak Tuentira pasa dira.

Posted by: Demonocrazy.2010/03/04 21:47:24.031000 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Jope!!! Post honetan hirugarren pertsona komentarioren bat uzten duena naiz... ea aste bukaera pasa ondoren zorte handiago dudan.

P.d.: Post honek idatzi duen friki jaunari: oso interesgarria (batez ere hasieratik bukaerara arte lotu nauelako eta hori gaur egun iritzi emaile batek egitea daukagun informazio guztiarekin arrakasta bat da ;))

Posted by: piban.2010/03/04 23:08:33.235000 GMT+1
http://goiena.net/blogak/leihoa

Egia esan, nahiko formatu kutrea zen fotologa... Estetikoki merkea, idazteko leku gutxi uzten zuen eta egunean argazki bat besterik ez zuen jartzen uzten. Hala ere, aizu, gustuak gustu

Eta Piban, hurrengoan azkarrago ibili beharko zara ;)

Hala ere, eskerrikasko baina.... kontu bat, interesgarria egin bazaizu ez ote zara zu ere beste friki bat? jojojo

Posted by: indezent.2010/03/05 10:01:43.190000 GMT+1

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru