Lagun ezkutua

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-01-28 13:30

Ideia polita da lagun ezkutuaren kontu hau baina honetarako ere hainbeste konplikatu beharrik al zegoen? Ez da ba nahiko zaila bost euro ziztrinekin opari duhin bat erostea. Ba ezetz ematen du aurtengoan opariak norberak eginak izan behar zirela erabaki baitugu, izorrai…

Eskerrak Martin tokatu zaidan eta nahikoa izan dudan bere aurpegia argazki batetik moztu, kartulina batean pegatu eta bere inguruan emakume mordo bat marraztearekin (hori bai, denak biluzik). Gutstatuko zaio, ziur… eta bestela izorra dadila, ze hostia nahi zuen ba oparia norberak eginda?

Iritsi da opariak irekitzeko ordua, lehena Laida izan da eta lau belarritako pare atera ditu opari paperarekin egindako sobre txiki batetik. Irribarrez jaso du oparia eta gustatu zaiola ematen du. Eneritz du parean eta lana ongi egin duen baten irriparreak ihes egiten dio ezpain eder horien artetik.

-Eskerrikasko Eneritz! Osos politak dira!

Ez dakit ze txapa bota dion fimo edo fino edo ez dakit ze mierdarekin egin dituela. Egia esa, erosi egin dituela esan balu ere sinistuko nioke. Ez dakit ze aparatu den trino edo fismo hori baina harritzen zait belarritako horiek etxean egitea… Hala ere barkatu egingo diot, Eneritzi dena barkatzen diot.

Enereritz da hurrena oparia irekitzen eta marko bat atera du ipurdia bezala bildua dagoen zapata kaxa batetik. Eneritz eta Martinen argazki bat da eta inork argazkia ikusi aurretik Martinek markoa berak bakarrik egin duela dio. Baita zera ere! Bihar bazar txinora joan ezkero hantxe aurkituko nuke bere anaia bikia… Hau tontoa! Prezioa kentze ahaztu zaio baina inor konturatu baino lehen Eneritzek kendu egin dio eta ez du ezer esan. Ba hori, tonto hutsa dela eta ez dakiela zer duen esku artean… Martinek bitartean harrotuta jarraitzen markoak eman dion lanaz hitz egiten. Eneritzi begiratu diot eta konturatu da prezioa nola kentzen zuen ikusi dudala. Keinu txiki bat egin dit eta men egin diot, nik ere ez dut ezer esan. Hau kondena neska honi inoiz kontrakoa eraman ezin izatea!

Martin izan da hurrena oparia irekitzen eta segituan konturatu da marrazkia nirea zela. “Oso errealista! Kar kar kar” esan du. Hi bai tonto-hostia, hori bai komentario errealista.

Azkenean nirea irekitzea tokatu zait eta Martinek markoa egiteko haritz oso bat bota zuela kontatzen duen bitartean irekitzen hasi naiz. Nire logika gaitasunak akatsik ematen ez badit behintzat Laidak egin du nirea eta bere begiiradari erreparatuz ez du itxura onik egia esan. Oparia ireki eta… Ze hostia da hau? ez dakit zer den. Lokatz zati formagabe lehorra. Hitzik gabe geratu naiz eta Martin barre algaraka dabilen bitartean eta Eneritzek bere begirada lurrera bidaltzen duen bitartean Laida bere eserlekutik altxatzen da:

-Zenizero bat egin nahi nizun baina nerbiosa jarri nintzen!

Bere lekutik altxatu eta korrika alde egin du. Eneritz bere bila joan da eta Martinek lepotik heltzen nau:

-Ez dek habilegia eskuekin baina beste zerbaitetan izango dek agian kar kar kar. Saiatu hai, txora txora eginda daukak eta ez zeok gaizki. Beidau hiek nei, Eneritz poltsikon sarrtuta zeukiat!

A ze mundua, a ze bizitza, a ze mierdea!


Utzi iruzkina: