Komo mola mi pistola!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-04-16 17:07
3

Horrelaxe ospatu zuen Javier Bardemek orain gutxi Oscar sari bat jaso izana. Ez dakit bere pistolak noraino molatuko duen baina nireak behintzat, The Indezents blog honek alegia, askoz gehiago molatzen du gaurtik aurrera.

 

Beti pentsatu izan dut lagunak ongi zaindu beharreko gauza bat direla eta horrelaxe jarraituko dut elkartruke horretan irabazten jarraitzen dudan bitartean behintzat.

 

Eskerrak ematen dizkiot blog honen diseinua berritzeko lana hartu duen artistari nahiz eta bere izena ematen uzten ez didan baina are gehiago eskertzen diot blog honetan egunero sartzen jarraitzea.

Gaurkoan beraz, berarentzat mezua eta berarentzat kantua. Woooman!

 

diseinatzailea ;)

diseinatzailea ;) 2008-04-17 09:01 #1

Oain arte blogen parte hartu be ibili naiz, ixilen irakurtzen... baino mezu honi behintzet erantzun beharko diot ;) Eskerrik asko zuri fenomeno!!!<BR>Ta kantukin bete-beten asmau dezu, bakizu ta zenbat gustatzen zaidan zuri esker ezagututako talde handi hau!!!

Bootxo

Bootxo 2008-04-17 10:21 #2

Elegantea geratu zaizu benetan!<br><br>

indezent

indezent 2008-04-17 16:41 #3

Ixilik egoteari uzti eta idazten hasten bazara ere ez zaigu gaizki irudituko e ;)


Utzi iruzkina: