Igandeak ez dira ongi pasatzeko

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-03-12 10:03
13

Jaungoikoak sei egunetan egin omen zuen mundua eta zazpigarrenean deskantsatzea erabaki omen zuen. Nik ere deskantsatzeko erabili ohi dut igandea baina ez diot inolaz ere ematen kondaira erligioso honek ematen dion zentzu positiboa egun puta-kume honi, garbi geratu da ezta?

Gizakia berez, nahiko tontoa delakoan nago eta aurretik dugunaren ilusioan bizi ohi gara unean-unekoaz gozatu edo gozatu ondoren oroitzen gozatu beharrean. Bestela, zergatik maite dugu hainbeste ostirala? Ostiral goizean esnatzean beste humore batekin esnatzen naiz nahiz eta lanera joan beharra izan, igandean ordea, ez daukat lanera joan beharrik baina humorea, ez dakit non demontre geratu den; joan diren bi egunetan nirekin izan da baina igandean, arrastorik ez.

Nahiago dut mila aldiz astelehena igandea baino eta inolako zalantza izpirik gabe esaten dut. Gainera, nahiago dut igandea zenbat eta motzagoa izan. Aurreko egunean fundamentuzko parranda bat bota ezkero berandu antxera esnatzen naiz (ez dut datu zehatzik emango badaezpadaere) eta horrela behintzat igande gutxi geratzen zait. Gainera, igandeetako asperraldiak Errealaren partiduak ikusis saihestu nahi izaten dituzu baina honetan ere nahiko tontoak gara gizakiak. Realaren partidu bat resakaren aurkako erremediorik txarrena da, resaka beraren dimentsioa biderkatu egiten baitu.

Hala ere, izaten dira noizean behin igande tontoak; gu bezain tontoak. Lehentxeago esnatzen zara eta arratsaldea luze-xamar egiten ari zaizunez, kalera jeistea erabakitzen duzu eta taberna zulora iritsi zarenean (pareta guztiek ez dute berdin aspertzen) zure prozesu mental berdina pairatu duten beste pare batekin topatzen zara. Errealak gol bat sartzen du eta unibertsoa bere ardatzean plegatu eta eztanda egingo ote duen beldurra izaten hasten zara. Bigarrena sartzen du eta Gipuzkoako Aldundiak aurkako taldeari sagardotegi bat ordaindu ote dioten galdetzen diozu zure buruari. Orduan, gure lagun kelerrak banan banan agertzen hasten dira koreografi perfektu batean eta hirugarren gola ez duzu ikusi ere egiten. Azkenean, igandea zen eta ederki pasa duzu baina ez! Ez da igandea, dagoeneko larunbata da, larunabatean bihurtu dugulako ongi pasatzen hasi garen momentuan. Igandeak ez dira ongi pasatzeko.

txomin_hood

txomin_hood 2007-03-12 10:15 #1

Nire atzoko igandea ere ezioan oso ondo: gainerako guztiak bezala, hireak bezala, nireak ere tristeak izaten dituk. Bizitzan izan dudan burukomin larrienetakoarekin joan nintzen Anoetara, eta konturatu nintzen nire kuadrilako hainbat etxean geratuak zirela. Ohean, edo. Gaizki negoen, ezin nuen taldea animatzeko ohiu xume bat ere egin. Iltzeak burmuinean.

BAina, Darko izeneko batek nire aulkitik altxa, nire bizitzan ez bezala ohiu egin eta aspaldiko hilabeteetan estadio puta horretan bizi izan ez nuen emozioak alaitu zidan eguna. Zirraragarria izan zen. Gero, sufrimendua, burukomina pixkat jetsi arren beheko arrautz kuadrilarekin sufritzen. Beti bezela. Igandero bezela. Baina 3 puntu eta Darkoren gol batekin.

asier

asier 2007-03-12 10:45 #2

Zenbat eta zenbat aldiz gogoratzen naizen nere aitxitxak illuntzero esaten zittuan berbekin. Behin jubilatu ezkero, bere esaldirik gogokuena: "bixar be jai-bizperia!".

Pol Emika

Pol Emika 2007-03-12 11:29 #3

Nik, ordea, ezagutu nituen behin batean igande ederrak; adibidez, goizean goiz jaiki (esnatu, berriz, askoz beranduago) eta auto lasterketak ikustera joaten ginenean edo juerga igande eguerdira arte luzatu eta astelehen goizera lo egiten nuenean. Orain ez ditut igandeak atsegin, batez ere, bi arrazoi nagusirengatik: lana eta Athletic; nahiz eta lanean ongi pasa, lana lana da beti. Athletic ostera... Aurrerantzean ez al dira larunbatak igande bilakatuko? Nik dakidanez bigarren mailako partida asko larunbatean jokatzen dira.

indezent

indezent 2007-03-12 11:31 #4

Txomin! Behin kubatak edaten hasi ezkero ezin dela zerbezetara itzuli! Hori ikasia behar zenuen dagoeneko

Esaldi politta Asier. Bezpera jaia baino alaiagoa izaten da beti eta biaramuna... biaramuna tortura.

indezent

indezent 2007-03-12 11:37 #5

Lasai Pol, oraindik Josu Beckhenbaüer Sarriegik salbatuko zaituzte eta ;)

Itziar

Itziar 2007-03-12 11:51 #6

Igandeak izatez dira aspergarriak. Hortaz aspaldi konturatuta nengoen...
horregatik nire igandeak aldatzen saiatzen naiz. Bi astetik behin behintzat, goizo jaiki eta mendira. Eta gelditzen diren asteetan parrandatxoa bota, noski, baina resaka ez edukitzeko moduan edan. Bestela... igandea berez txarra bada, resakarekin txarragoa!

nolakoa izango litzateke bizitza iganderik gabe?
halere nik nahiago igandea, astelehena baino!

indezent

indezent 2007-03-12 11:56 #7

Kale! mendira joan, eguna aprobetxatu, resakarik ez izan... ez dakit ze egunetaz ari zaren hizketan baina igandea behintzat ez da.

Amuitz

Amuitz 2007-03-12 12:05 #8

Orduan zer? Gaur ari haiz pasatzen aste buru osoko erresaka?
Astelehen gogorra, bai!

indezent

indezent 2007-03-12 12:16 #9

Egia esan, astelehen goxoagoak izan ditut baina oraindik azkar errekuperatzen naiz. Divina juventud! Berriz ere ostiralaren esperoan...

nerediamond

nerediamond 2007-03-12 13:20 #10

Izeten die bai holako igande asko...baine nik atzoko igandia enauen aldatuko!!! Ederra!!!

Igandiak be aprobetxau ahal dielako...!!!

ezk

ezk 2007-03-12 16:04 #11

igandeak gorrotatu izan ditut azken urteotan, euria egiten zuenean igande euritsu goibela, eguzkia bazegoen igande melankoliko tristea... baina azkenaldian igandeak larunbat dira, eta astelehen eta ostegun eta astearte. norberaren esku dagoela ikasi dut, berdin da durangoko azkoan erositako egutegiak zer dioen, azken garaiotan nik nahi ditudan egunak dira bizi ditudanak, batzuetan bakarrik ostegun, ostiral eta larunbatak dira, beste batzuetan igande gehiegi. baina hori norberaren esku dago, benetan

txerra

txerra 2007-03-12 16:15 #12

Nire herriko pertsona batek beti esaten dit (nik baino 20-25 urte zaharragoa da) gure belaunaldikook izorratu ditugula domekak. Lehen, antza, domeka zen jai egunik inportanteena, potoloena. Goizean mendira, eguerdian poteoa, bazkari ederra eta arrastiz futbola ikustera lagunekin. Horixe ei zen euren plana. Eta guk izorratu, zapatuetan larregizko parrandak egitearren.

indezent

indezent 2007-03-12 16:39 #13

mmm... nik uste igandetan hainbeste gauza egitearen arrazoi nagusia mezara joateko goizean-goiz esnatu beharra zela. Behin esnatuta egonda eguna probestu behar.

Guk ez dugu mezara joan beharrik eta horrela, gauak probesten ditugu, niri behintzat askoz gehiago gustatzen zaizkit

Utzi iruzkina: