Hell & Heaven (Buenafuente & Urmeneta)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-11-18 18:27

 

Joan diren San ferminetan kolaboratzaile berezia izan zuen Buenafuentek bere saioan. Kolaboratzaile hau, Kukuxumuxu arropa (eta ez dakit beste zenbat gauza…) markaren aurpegi ezaguna den Mikel Urmeneta  naparra izan zen.

 

 

Kolaborazioa haietan, San Ferminetan ikusi eta mobilarekin grabatutako gauza bixtiak erakusten zizkigun. Kontua da, nahiz eta lehen kolaborazioa ez izan, ez nekiela bi hauen arteko lankidetza telebistatik haratago zijoanik. Gaur sarean zehar galduta nebilela, Buenafuenteren blogera iritsi naiz eta sorpresa handia hartu dut marrazkilaritzarako zaletasuna duela ikustean (eta ez du batere gaizki egiten egia esan…).

 

Blog honetan, bere marrazki ugari ikus daitezke baina atentzioa gehien deitu didan esteka, beste bat izan da. Andreu Buenafuente eta Mikel Urmenetaren artean burututako Hell & Heaven proiektuarena alegia. Kontatzen dutenez, bien artean egindako, bi mural izugarri handi dira. Bat, inpernua eta bestea, zerua (bakoitzak aukeratzeko zein den zein).

 

 

Lehena, New Yorken pintatu zuten (Urmeneta han bizi da) eta bigarrena, Formenteran. Hementxe jartzen dizkizuet biak baina benetan gomendatzen dizuet webgunean sartzea proiektuaren inguruko informazio gehiago baitago bertan.

 


Utzi iruzkina: