Bizitzako plazer txikiak

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-10-20 21:28
2

 Hori bai gauza polita. Garagardoz goraino betetako pitxarra. Hiru bat laurden, biziz gainezka dirudien likido horiaz oparo, emankor eta azkeneko laurdenean, pitxarrean gainezka egin eta malko ibai baten moduan beiran behera irristatzen den apar zuri trinkoa. Erotikoa ia… orgasmikoa! Ilehori hoiek beste batzuk baino kasu egehiago egiten digute behintzat. Kontsolatu nahi ez duenak nahi ez duelako da, bai jauna!

                        

bewater

bewater 2006-10-22 03:57 #1

<p>Arrazoi duk, baina nik hile horiak baino nahiago kubata ron morenak, bi izotz mardulekin edalontzi barruan, biguntzen doazen bular gogorrak bailiran, eta limoitxo goxoarekin, zaporea guztiz biribiltzeko...gero parrandan atera eta nola egingo dugu ba nesketan bero jartzen gaituena alkohola baita...</p>

<p>Be water my friend, be water</p>

indezent

indezent 2006-10-22 04:58 #2

<p>Amen!</p>


Utzi iruzkina: