Ben Harperrek diska berri du: White Lies for Dark Times

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-05-11 20:34
2

Kalean da dagoeneko Ben Harperren diska berria. White Lies for Dark Times izena du (Gezur zintzoak garai ilunetarako) eta bertan, Inocent Criminals, bere ohiko taldea, alde batera utzi eta Relentless7 talde berriarekin proba egin du. Honek ez omen du esan nahi Inocent Criminals taldea ahazteko intentziorik duenik baina ematen duenez, gauza berriak probatzeko gogoarekin dabil artista kaliforniarra.

Diskaren lehen singleak Shimmer and Shine izena du eta nola ez, kantu izugarria dugu. Ben Harper kantari arrunt bat baino askoz gehiago da; konposatzaile, kantari eta kitarjole honek ez du agian munduko kanturik hoberena sekula idatziko baina artista gutxi dira munduan, hainbeste kantu zoragarri idatzi dituztenak.

White Lies for Dark Times honen aurreko lana, Lifeline izan zen. Bertan, kantu lasai sorta eder bat oparitu zigun eta ematen duenez, diska berri honekin berriz ere Please Bleed bezelako kantuak gogoratzen dituen kitar-doinuetara itzuli nahi izan du.

Hala ere, hori guztia baina diska alaiagoa dugu azken diska hau. Kitarrak gogortu ditu bai baina Both Sides Of The Gun diskako positibotasunetik jo du Harperrek bere lagun berriekin.

Oraintxe entzun dut diska osoa lehen aldiz eta egia esan izugarri gustatu zait. Sekula ez dut ahaztuko duela pare bat urte Donostiako Kursaalean eskaini zigun kontzertua eta bihotzez espero dut diska honekin ere bira europear bat egitea. Ea hala den… eta Donostiara itzultzen den noski!

borthuzai

borthuzai 2009-05-13 16:00 #1

tio, interneten begira jardun nauk.

Ben Harper, Laura Dern-ekin zeok ezkonduta?

flipauta geatu nauk! :-O

eta Ben Harper, Island Empire-en jaio zuan! eta David Lynch-en azken pelikulan izena, Inland Empire dek! non, nola ez, Laura Dern deken protagonista nagusia!

hostia! todo encaja!

indezent

indezent 2009-05-15 19:49 #2

Hik beti aurkitzen diok zazpigarren hanka katuari jajaja

Utzi iruzkina: