Ben Harper Kursaalean

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-10-25 00:07
2

Bihar gauean, izugarrizko kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaalean. Sarrerak duela ia bi hilabete erosi genituen eta eskerrak... Oraindik batenbat geratzen omen da, baina ez lekurik hoberenean.

Erabateko artista dugu "Burn to Shine", " Welcome to the Cruel World" edo bere azken diska den  "Both Sides of the Gun" harribitxiak konposatu, idatzi eta "The Inozents Criminals" bandaren laguntzaz eskaini dizkigun californiar hau . Aldi berean estilo guztiak eta bat ere ez ikutzeko gai da baina bada beti lortzen duen gauza bat, sentimenduak ikutzea, eta ez da gutxi. Ez da agian egunik hoberena, niretzat behintzat, baina gozatuko dugu, zihur.

 

bewater

bewater 2006-10-25 00:44 #1

Ondo pasa, eta eszenarioa beidau eta ez inguruan izango dituzun neska pusketara...

indezent

indezent 2006-10-25 00:51 #2

Badakizu mundu hontan danetik in barra daula, ez da hona gauza batekin bakarrik itsutzea


Utzi iruzkina: