Astelehenak musikaz, askoz ere xamurrago: Lifeline, Ben Harperren azken diska

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-03-10 13:45

Aurtengoan ere diska berri bat oparitu digu gure lagun Benitok. Joan zen urtean Both Sides of the Gun  konpaktu bikoitza erditu zuen eta aurtengoan, formatu arruntera itzultzea erabaki du. Beti ere, bere Gaizkile Errugabeen laguntzaz noski.

Lifeline diskan hamaika kantu bildu ditu Ben Harperrek (11 hain justu ere) eta nola ez, ez du hutsik egin. Bertan, Fight Outta You, In the Colors, Fool for a Londsome Train, Say you Will edo Heart of Matters bezalako kantuak aurkitu ditzakegu. Askotan esan izan dut Benitok ez duela agian historiako kanturik handiena idatziko baina kantu guztiak, handi egiten ditu eta horrek, askoz ere meritu gehiago du zalantzarik gabe.

Ea ahal bezain pronto pasatzen den Kursaaletik berriz ere


Utzi iruzkina: