Asteko kantua: Make Some Noise (Beastie Boys)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-05-16 15:43

Gaur berri on batekin natorkizue talde mitiko bat gure artean baitugu berriz ere. Beastie Boysak itzuli dira eta hori pozteko modukoa dugu Adam Yauch kantariak minbizia zuela jakinarazi ostean.

Garai hartan Hot Sauce Committee Part 1 argitaratzekotan ziren baina Adamen gaixotasuna zela eta bertan behera utzi zuten nahiz eta lana grabatua zegoen dagoeneko. Bi urte geroago, eta Yauch sendatuta, Hot Sauce Committee Part 2 kaleratu dute kantu berriz josita.

Etorkizunean lehen zatia argitaratuko omen dute. Bitartean, hementxe duzue lan berriaren lehen singela den eta bideokliperako artista ezagun mordo baten kolaborazioa izan duen "Make Some Noise" hau.


Utzi iruzkina: