Asteko kantua: "Eman berriz" (Geroh)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-04-17 14:45

Azkenaldian nobedadeak jartzen ari naiz atal honetan baina aste honetako Zimmerman's Club saioaren ondoren, Geroh ormaiztegiarren kantu bat jarri beharrean nago.

Badakit behin baina gehiagotan aritu naizela talde honen inguruan eta ez dizuet berriz ere txapa berdina sartuko. Oraingo honetan, hirukote honen musika entzuteko aukera eskainiko dizuet eta hori gutxi balitz, taldeko kantari eta kitarjole eta baterijoleak ziren Telleria anaiek Goierri Irratiari eskainitako elkarrizketa entzun ahal izango duzue hemen taldeari eskainitako Like A Rolling Stone-az gain (51. dagoeneko!).

On egin!


Utzi iruzkina: