Amaitu da uda (soinu banda)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-09-10 17:16

Uda amaituz doa eta berriz ere betiko errutinara itzultzea tokatzen da (hau ere errutina ederra…). Egia esan, aurtengoa ez da uda oso arrunta izan (eta ez naiz izan dugun klima tropikal izugarriaz ari). Kontua da, uda honetan praktiketan aritu naizela eta lehen aldiz nire bizitzan ez dut oporrik izan (ikasle profesionalak gaizki ohituta gaude).

Hiru hilabete egon naiz irratian lanean eta egia esan, esperientzi bikaina izan da. Asko ikasi dut eta lan goiz luzeetan (bost orduko lanegunak oso gogorrak dira), musika izan dut bidailagunik hoberena. Irratia eta musika, koadrila ederra.

Beti iruditu izan zait ez dagoela irratia ulertzerik musika ardatz izan gabe eta  printzipio horretatik abiatzen saiatu naiz nire lana aurrera eramateko. Hala ere, eta azkenean oso gustura egon banaiz ere, musika jartzerako orduan nire makarrismoa apur bat apaltzen saiatu behar izan dut nahiz eta hala ere, amona gehienak aztoratu ditudan. Horretarako, eta jarri, eta ondorioz entzuten, nuen musika guztia gustokoa izan zedin (ezin dut entzun ezin dudan ezer jarri, konbulsioak eta guzti izaten ditut, benetan) Irratiko diskotekan buzeatzen denbora mordo bat igaro dut. Azkenerako aurkikuntza pila bat egin ditut, batzuk oraingoak, beste batzuk atzokoak eta  beste batzuk Franko korneta zenekoak.

Praktika saio honen ondoren nire bizitzako garai txiki bat bukatu da eta aurrera jarraitu beharrean gaude. Horregatik, eta nire bizitzako garai guztiek soinu banda dutelako, hortxe doaz Segura irratian pasa ditudan goizak alaitu dizkidaten kantuetako batzuk.


Utzi iruzkina: