Patxi Iraeta eta Iban Aranzabalen hitzaldia HUHEZIn

spituptruth 1456152805288 everyone owns a gun deep inside | 2008-05-08 00:00

Iban Aranzabal, goiena.net-eko zuzendaria, eta Patxi Iraeta, Patxitrapero blogari ezaguna, egon ziren pasaden martxoak 14a HUHEZIko fakultatean hitzaldia ematen. Iban Aranzabalek goienari buruz hitz egin zuen lehendabizi. Hitzaldi osoan zehar, Iban ez ezik Patxik ere, haien esperientzia txertatu zuten. Ibanek informazioaren erabilera aproposaz aritu zen eta baita ere blogek, euskararen hedaduran egiten duten onuraz ere. Amaitzeko, hainbat gomendio egin zituen, hala nola, blog desberdin asko irakurtzea. Patxitrapero blogariak anekdota oso bitxi batekin hasi zen bere hitzaldia. Anekdota horrekin lotu zituen jorratu zituen gai guztiak, hitzaldi oso entretenigarri bat sortuz, feedback izugarriarekin. Blog pertsonalek fama txarra daukatela eta berak denbora- pasa moduan jarduten duela blogean onartu zuen, izatez udaltzaina baita, baina blogarekin jarraitzera animatu zituen ikasleak.


Utzi iruzkina: