Daniel Innerarity HUHEZIn

spituptruth 1456152805288 everyone owns a gun deep inside | 2008-05-03 21:22

Mondragon Unibertsitateak 10 urte egin ditu dagoeneko eta hori dela eta Daniel Innerarity filosofo bilbotarrak hitzaldia eman zuen HUHEZIko fakultatean.

Informazioaren garaian gaudenez, bertan bizirauteko hainbat aholku eta truku erakutsi zizkigun batik bat.

Egun Zaragozako Unibertsitatean ematen ditu klaseak eta nahiz eta Bordelen bizi Diario Vasco, El Correo Español eta El Pais egunkarietan idazten ditu artikulu mordo.

 

            Arestian esan dudan moduan, hitzaldiaren ardatza gaurko informazioaren egoera da, zelan informazio gehiegi dagoen jakin behar dugun informazio hori aukeratzen filtro baten bidez informazioaren menpe ez egoteko asmoz.

 

            Filtro horri esker jakingo dugu ze informazio den baliagarri eta zer zaborra, eta oso garrantzitsua da desberdintasun honetaz ohartzea.

Hau ondo egiteko bost ezinbesteko pausu aupatu zituen pentsalari bilbotarrak: hasteko arreta kudeatzea, informazioa ahazteko gaitasuna edukitzea, norberak bere kabuz pentsatzea eta ondorioz aritzea , metodologia desberdinak konparatzea eta azkenik sintesi gaitasuna edukitzea.

Pausu hauek bete ezkero beraz, hau da, informazioa ondo filtratzeko gaitasuna duenak etorkizun on b edukiko du gain- informazioko gizarte honetan.


Utzi iruzkina: