Blogen iritzia

spituptruth 1456152805288 everyone owns a gun deep inside | 2008-03-03 22:01

IRIGOIEN

Izugarrizko argazkiak, oso oso onak nire aburuz.
Ikusi ditudan guztiak  txuri- beltzean jarrita eta horrek ukitu mistiko bat ematen die. Testu askorik ez dago baina ez da horren falta sumatzen, argazkiek baitira atentzio gehien biltzen dutenak.

Txarli& Braun

Gauza txar bat esatearren, blogera sartzen zarenean, ez du ezerk zure atentzioa deitzen, kolore eta gauza bitxiak ez baitaude portadan, baina behin bloga irakurrita eta argazkiak ikusita, ikaragarria. Argazki oso onak eta haiekin bat datozen testu oso onak.

Ex-porn

Pornoa beste ikuspuntu batetatik ikusteko era berri bat. Horrelako zer edo zer ikusten dudan lehenengo aldia da.Bitxia oso.

Hala ere, testu falta nahikotxo nabari da.

Mykee- cuchotron

Beharbada, eta baietz esango nuke, gehien bisitatzen dudan bloga da hau. Serieak bertsio originalean eskaintzen ditu, baita pelikulak ere, eta hau askori interesatzen zaigu.

Eskerrik asko blogari honi.

Blog de cine

Maite dut oso zinema nik, eta beraz askotan sartzen naiz blog honetan eta pelikula buruzko kritikak irakurtzen ditut ea bat natorren ala ez. Gehienetan pelikulak ikusiak ditut baina besteetan kritika interesatzen bazait pelikula ikustera joan ohi naiz


Utzi iruzkina: