Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/05/13 20:25:20.718915 GMT+2

Sakana aukeratu dute goi tentsioko linea berria jartzeko

Goi tentsioko linea proiektuak Sakana mutur batetik bestera zeharkatzen du. Deikaztelutik etorriko litzatekeen linea Aizkorbetik sartuko litzateke Sakanan eta egungo 220 kV-ko linearen ibilbidea segituz Altsasutik barna, Altzaniatik joko luke Itsasora (Gipuzkoa).

Autopista Elektrikorik Ez plataformatik jakinarazi digutenez, REEk linea Sakanatik pasatzea erabaki du ingurumen inpaktu txikiagoa sortzen duelako. Plataformatik jakinarazi digutenez, REE-ren asmoa litzateke 400 kV-eko linea berria 220koen paraleloki eraikitzea (100 metrora) eta lanak despeditu ondoren aztertzea haietako bat kendu edo ez. Dorreek 50-55 metro luze lukete.

Red Electrica Españolak proiektua eta ingurumen inpaktu egitasmoa aurkeztu dizkio Industria Ministerioari. Espainiako administrazioak ikututako udal eta kontzejuei haien berri eman behar die orain. Hura jasotzen dutenean 30 eguneko epea zabalduko da helegiteak aurkezteko. Egitasmoak aurrera eginen balu 2016 akaberan edo 2017 hasieran hasiko lirateke lanak. 400 kV-eko linea proiektuak ikututako udal eta kontzejuetako ordezkariekin bildu dira REEko kideak. Bileretan ere Autopista elektrikorik ez! plataformakoak izan ziren.

Plataformako kideek uste dute Ministerioak aurki aurkeztuko dizkiela proiektuak toki-administrazioei. Hala ere, datekin kezkatuta daude plataformako kideak, aurre-proiektua joan den urteko agorrilaren 5ean aurkeztu zuelako, jende guztia oporretan zegoenean.

Bitartean, Espainiako Gobernua 2014-2020 aldirako planifikazio elektriko berria egiten ari da. Horregatik, Autopista elektrikorik ez! plataformak ez du ulertzen zergatik aurkezten duen REEk halako proiektu “txikitzaile eta erraldoi bat, planifikazio elektriko berria egiteko dagoenean”.

Guaixetik hartutako textua.

Posted by: Mtx.2013/05/13 20:25:20.718915 GMT+2
Tags: eléctrica goi línea tensioa guaixe elektrikoa lat autopista | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru