Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/05/09 16:02:26.222933 GMT+2

Maiatzak 10-12: Goi Tentsioko Linearean aurkako txirrindula martxa

KartelaAutopista Elektrikorik Ez plataformak txirrindula martxa bat antolatu du. Maiatzaren 10 eta 12an Leitza/Altsasu eta Deikaztelu artean burutuko da, Irurtzun, Ororbia eta Gares herrietatik barna.

Maiatzak 10 ostirala:

  • 1. zutabea: Leitzatik 5tan irtengo da
  • 2. zutabea: Altsasutik 5.30tan irtengo da. Errepidez soilik joango gara. Laguntzeko eta gauzak eramateko kotxe bat eramango dugu atzean. Sakanako herri guztietatik pasatuko da, ikusi ordutegia kartelean.

Irurtzunera iristego ordua, gutxi gora-behera: arratsaldeko 8tan. Ongi etorria, elkarretaratzea, dutxak, Pikuxarren afaria eta lo egiteko eskoletan lekua

Maiatzak 11 larunbata:

  • Irurtzun 11tan irtengo da
  • Ororbian bazkaldu
  • Ororbiatik 4tan irten
  • Garesera arratsaldeko 6 iritsi

Maiatzak 12 igandea:

  • Garesetik 10tan irten
  • Deikaztelura 12tan iritsi. Mobilizazioa.

Jakiteko zer ordutan pasako den txirrindula martxa herriz-herri, begiratu ongi kartela.

Aurreko prestakuntza fisikoa ez da behar, denak batera mantxo joango gara! Animatu!

Txirrindulen garraioa: irteera lekuetara hurbiltzeko edo etxera itzultzeko, anima zaitez zure txirrindula erabiltzea; estela, beste norbaitekin autoa hartu edo garraio publikoa erabili, al duzunean. Autobusen ordutegiak ikusteko: http://www.autobusesdenavarra.com/. Altsasura iristeko, trena ere erabili dezakezu: Iruñatik arratsaldeko 4.38 ateratzen da eta Altsasura 5.15tan iristen da. Han egongo gara zure zain!

Zer eraman: Kaskoa nahitaezkoa da. Lo egiteko zakua, aldatzeko arropa, toaila... betiko gauzak. Eta lotu zazu goi tentsioko linearen aurkako ikurra bat makil batetik zure txirrindulan!

Lo egiteko eta otorduak:

  • Ostirala 10, Irurtzunen: Pikuxar Tabernan afaria, dutxak eta lo egiteko lekua eskoletan.
  • Larunbata 11: bazkaria Ororbian; afaria eta lo egiteko lekua Garesen.
  • Igandea 12: bazkaria Deikaztelun.

Irurtzungo ekitaldiak (maiatzak 10, ostirala):

  • 20:30 Kontzentrazioa
  • 21:30 Afaria
  • 00:30 Kontzertua: Azken-Oihu

Posted by: Martintxo.2013/05/09 16:02:26.222933 GMT+2
Tags: txirrindula marcha tensión altsasu alta bicicleta lat irurtzun sakana | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru