Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2012/05/13 21:05:20.806000 GMT+2

Goi tentsioko linearen aurkako mendi-martxa Iltzarbe - Irurtzun

Red Eléctrica Española (REE) delakoak Lizarraldea eta Itsaso (Gipuzkoa) artean tentsio handiko linea berri bat (400KV takoa) instalatzeko asmoa dauka. Ibilbidean dauden 69 aukeretatik askok Ollaran eta Arakil zeharkatzen dituzte. Horietako aukera bat bi bailarak ‘lotzen’ ditu, Olarregitik, Txurregi eta Gaztelu tartean dagoen mendi-lepotik. Aurreikusita dago hor 50 metroko dorre bat altxatzea, 10x10 metroko oinarriarekin.

Ezaugarri hauetako tentsio handiko linea batek, osasunean kalteak izango ditu (soinua, larre elektriko eta magnetikoak...). Horrez gain, ingurumenean eta baliabide endogenetan oinarritutako alor ekonomikoan eragin negatiboak izango ditu (abeltzaintza ekologikoa, turismoa...). Baina beharbada garrantzitsuena justifikazio sozial eta publiko erreal baten gabezia da. Aurreikusitako alternatiba guztiek ez dute Ollaran edo Arakil zeharkatzen, beraz, ikus daitekeenez proiektu honen oinarria ez da energia elektrikoaren hornidurarekin lotutako arazoa konpontzea. Hortaz, aurkeztutako proiektu hau, energia enpresa handien negozio pribatuen parte da ulertzen dugu. Orain duela gutxi jakin dugu proiektu hau berrikusi behar dela, baina oraindik ez da erabat baztertu.

Horregatik guztiagatik proiektuaren, bere ondorioen eta jazarpen honen aurrean defentsarako ditugun eskubide eta aukeren jakinaren gainean egon zaitezela, parte hartu dezazula eta zure iritziak adieraz ditzazula garrantzitsutzat jotzen dugu.

  • Anima zaitez, mantso igoko gara, denontzat egokia! Udaberriko goiz polit bat pasako dugu eta Iruñerriko eta Sakanako bista ederrak gozatzeko aukera izango dugu.
  • Iltzarben itxarongo zaitugu gosariarekin; biderako ekarri edateko eta jateko zerbait. Olarregin edo Gaztelun argazkiak aterako ditugu eta azalpen labur batzuk emango ditugu; Irurtzunen (Pikuxar) herri bazkaria izango da (aurretik apunta zaitez leku hauetan: latmendimartxa@gmail.com, Pikuxar edo Iltzarbe).
  • Ahalik eta auto gutxien erabiltzeko Irurtzundik (Pikuxar) 9.15tan aterako gara eta ahal baduzu garraio publikoa erabili (autobusa Irurtzuneraino edo Irurtzundik).

Red Eléctrica Española (REE) tiene proyectado instalar una nueva línea de alta tensión (a 400 KV) entre Dicastillo e Itsaso (en Gipuzkoa). Muchas de las 69 alternativas de trazado propuestas atraviesan los valles de Ollo y Arakil. Una de ellas ‘une’ ambos valles a través de Olarregi, el collado entre Txurregi y Gaztelu, donde se levantaría una torre de unos 50 metros de altura, con una base de 10 x 10 metros.

Una línea de alta tensión de estas características tiene efectos relevantes sobre la salud (ruido, campos eléctricos y magnéticos...), impactos en el entorno natural y afecciones a la economía local basada en los recursos endógenos (agricultura ecológica, turismo...). Pero lo más importante sea quizás la ausencia de una justificación social y pública real. El hecho de que no todas las alternativas previstas atraviesen estos valles descarta el argumento de que este proyecto sea para resolver algún problema de suministro eléctrico. Entendemos que el proyecto que se nos presenta es parte del negocio privado de las grandes empresas energéticas. Recientemente hemos conocido que el proyecto se va a replantear, pero no se ha descartado todavía.

Por ello creemos importante que te informes, participes y expreses acerca del proyecto, sus consecuencias y de los derechos y posibilidades que tenemos para defendernos ante esta imposición.

  • Anímate, subiremos despacio, ¡apto para todos los públicos! Pasaremos una estupenda mañana primaveral y disfrutaremos de las vistas de toda la Cuenca de Pamplona y de Sakana.
  • Te esperamos en Iltzarbe con el desayuno; traete algo para beber y picar por el camino; en Olarregi o Gaztelu sacaremos fotos y daremos una breve explicación del trazado; en Irurtzun (Pikuxar) haremos una comida popular (apúntate de antemano en latmendimartxa@gmail.com, Pikuxar o Iltzarbe).
  • En tus desplazamientos comparte el coche para llegar a Iltzarbe (de Irurtzun-Pikuxar saldremos a las 9.15 h.) y si puedes utiliza el transporte público (autobuses hasta/desde).

Posted by: Martintxo.2012/05/13 21:05:20.806000 GMT+2
Tags: marcha tensión línea alta arakil irurtzun mendi-martxa | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru