Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/06/11 19:50:5.210469 GMT+2

Goi tentsioko línea guztien gainetik, laino gris guztien azpitik

Joan den igandearen goi tentsioko linearen aurkako mendi-martxaren kronika eta argazkiak jaso ditugu:

Gaur izan dugun eguraldi narrats hau ez da nahiko izan, proiektu suntsitzaile honen aurka gaudenon gogoak eta ahotsak apaltzeko. Adierazgarria benetan eurijasa galantaren pean goizeko 9etan Otsobitarrek prestaturiko txokolatea gosaltzera azaldu diren 50 pertsonen adorea eta borondatea. Ondorioak aterarazi beharko ligukeen erantzuna eman dute Euskal Herriko hainbat lurraldetatik gerturatu diren bizilagunek.

Eta ikusi eta ikasi dugun lehen ikasgaia, ez dagoela ingurugiroa eta gure ongizate apala zapuztu dezakeen proiekturik. Goi tentsioko linea guztien gainetik eta laino gris guztien azpitik, Iza eta Arakilgo bailarak elkartu dituen mendi martxak, elkartasuna adierazteaz gain, argi utzi digu edozein oztopo gainditzeko prest gaudela. Gure borondatea sutsu defendatuko dugula bidegabekeria guztien aurrean.

Guzti hauetatik, adin guztietako 29 lagun abiatu gara Bizkai menditik goruntz, 400.000 Voltiotako lineak zapuztuko lituzkeen baso, zelai, erreka eta herrixken xarma mirestuz. Eta lituzkeen diot, interes ekonomiko bakan batzuengatik horrenbesteko suntsipena justifika dezakeenik izatea sinestezina zaigulako.

Errotzen, merezitako atseden eta hamaiketako indar berritzailearen ondoren, Urritzola, Ekai, Zuhatzu eta Satrustegiko parajeak ibili ditugu, gure iparra desagertu daitezkeen zuhaitz eta edertasunetik inoiz ez galdu gabe.

Bixitatu ditugun bizilagunen harridura piztuta, borrokatzen jarraitzeko elkarlanak sortzen duen grinari omenez, Satrustegiko elkartearen mahaien inguruan elkartu gara. Otordu arranditsuaren ondoren, etorkizuneko estrategia egokiari buruz erabakitzen igaro dugu bazkalondoa.

Lehen pausua, arbuiatze soziala irudikatuko duen Herri-Galdeketak egitea litzateke/da. Datorren Igandean, ekainak 16, kaltetuak izango ziren herrietan gure hitza adieraziko duen "derrigorrezko" bozka ematea deituak gaude. Isladatuak izango gara!
Bigarren pausua, aurkeztu berri izan den proiektuari jar dakioken "Alegazio Popularra" adinez heldua den orok sinatzean datza. 7 mila sinadurarekin aurreko alternatiba gutxietxia izan bazen, oraingoan 10 mila pertsonen garrasi jasanezina entzun beharko dute. Lortuko dugu!

Eta hirugarren pausorik beharrezkoa ez izatearen desioan, jaso ezazue besarkada bero bat.

Plataforma "Autopista Elektrikorik Ez!"

Posted by: Mtx.2013/06/11 19:50:5.210469 GMT+2
Tags: errotz goi tentsio martxa alta otxobi arakil satrustegi linea tensión | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru