Krisiaren aurrean neurriak hartu

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-11-18 09:12

Krisiaren garaian ari gara egunero gogorarazten diguten bezala. Nire inguru hurbilera ere etorri da krisiaren itzala. Hala ere, ez nuke nik ikuspegi pesimista batetik baegiratzea egoera. Bada garaia aldaketarako. Bai maila pertsonalean, eta batez ere kolektibitatean eta gizartean egin beharreko aldaketaren garaia da. Bizitzeko eredu berrien bila hasi behar gara, denen artean.

Traumarik gabe egoerak eskaintzen dizkigun aukerei heldu eta bizi. Esate baterako, kotxea alde batera utzi eta garraio kolektiboei heldu beharra dago. Ohiturak aldatzea besterik ez da, kasu gehienetan. Bestalde, egunero jaten dugunaren gainean beste esparru eder eta interesgarri bat dugu egokitzapenak egiteko. Okela eta arrainaren kontsumoa gutxitzen joan behar gara. Alternatibak bilatu barazki eta lekarietan!!!

Hori bai, ez dugu alde batera utziko inoiz sostengarritasunaren aldeko jarreren aldarrikapenen bidea!!!!


Utzi iruzkina: