AHTa, garraioa eta Eusko Jaurlaritzaren "prebisioak"

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-02-08 12:17

Gereñu anderearen "erasoa" dugu berriro ere aipagai. AHT GELDITU elkarlanak, bere web orrian jasotzen duen artikuluan adierazten duen bezala, Gereñuk hipotesiak besterik ez ditu erabiltzen, errepideetan garraioek duten zama nola gutxituko den demostratzeko.
Gaur goizean Euskadi Irratian gai honen inguruan entzun dudan albistean, hamar bat aldiz errepikatu dute zifra bat. %400an gutxituko da garraioen presentzia. Ordea, behin bakarrik aipatu dute gutxitze hori 2015rako (?) igartzen hasiko garela. Zenbat da %400 hori? Zazpi urteetan garraioak izango duen gorakada (egungo erritmo basatiari jarraituz gero) aintzat hartzen da? Ezer zehatzik ez!!!

 


Utzi iruzkina: