Gobernuak funtzionarioei jazarri nahi dizkien murrizketen aurrean ordu batzutako greba eguna izan zuten atzo, Otsailak 9, berauetako askok. Gaur irratian entzundako GETARIAKO UDALEKO FUNTZIONARIOEN GREBA EKIMENA azaldu nahi dut, GREBA bera MOBILIZAZIO SOLIDARIOAN BILAKATUZ. Beraiek ere Grebaren aldarrikapenei atxiki ziren, baina lanuztea egin beharrean, LAN EGINAZ. Honela lanuztearen ondorioz goberuaren esku mantenduko litzateken diru hori, herriko Gizarte Ekintzaren batentzako bideratuz. Guztira 780,00 €.
BEJONDEIZUELA!
Masai
Bejondeiela bai!! Greba edo geldialdi bat egiteko arrazoiak konpartitu arren, neri batzuetan greba edo geldialdi horiekin askotan lelo orokorren atzean babesten diren sindikatuen ordu sindikalak ordaintzen direnaren sensazioa dut! Getariko adibidea jarraituko bagenu, askotan geratzen zaigun tutun aurpegia irrifar batekin ordezkatuko genuke. Izan ere, lau orduko lanagatik langileen soldatan egin beharreko deskontuak suposatuko lukeen aurrezkia "irabazi" bihurtu dute Getariko langileek!!
Himba
Comments
Oso ondo egina! Getariko udaleko funtzionarioen alde egin dezagun topa! Hori bai dela bihotz ona edukitzea eta besteen azalean jartzen jakitea. Gaur egungo lan eta ekonomi egoera dagoen bezala, garrantzitsua da hausnarketa sakon bat egiteko gai izatea, eta gu azkenean pribilegiatu batzuk garela konturatzea, gure, langileon, eskubideak murrizten joan arren.
Posted by: Piruliya.2012/02/10 17:06:46.353000 GMT+1
Posted by: Sami .2012/02/11 01:10:8.708000 GMT+1
Posted by: Xarpita.2012/02/11 17:28:58.317000 GMT+1