Berriz fokak eta kutxillak jarri eta
Arremouliteko lepora allau ginan.
Hemendik berriz ere beste jeitsiera bat
in genduan ekialdeko orientaziuakin. ONA! Ze bigarren jeitsiera
honetan ere elurra mundiala zaguan.
Arriel altoko ibonian kranpoiak jantzi
eta Walloneko lepotik barrena Frondellara allatzeko azken metrotan
jarri ginan. Igoera elur gogorrari esker di-da batian in genduan.
ONA!
5773 igoera osua, balaitous ezkerretan,
eta frondellako jeitsiera osua eskuma aldian
Eskixak laga eta pasotxo delikaua in
genduan,
5789 ez da ematen daban bezain gaitza
eta erdiko-Frondella zapaldu genduanian
ondarruko bi artistekin topo in genduan ONA! tontorra eta ONA!
Ezagunekin ikustia bertan.
Kontau ziguten hauek ere hiru
astebukaera zabizela inguru honetan kriston eskiadak itxen; Aragoi
elurrez lepo dago eta!
Ekialdeko frondellaraino krestatik jun
eta buelta in genduan,
5799 Frondellako kresta
eta pasaiaz disfrutatzen jarri ginan
eguzkipian zeozer jaten. Haizerik ez zabilen ONA!
5798 Balaitous-i hikaz itxeko bezela,
parez pare
5809 duela bi asteko kanala infernura,
Tebarray, Garmo baltxa...
5811 Telera oindiok txuri
5815 komando patata eta ni
Igo ginan bidian jada eguzkixak jotzen
zaban, eta elurra puntuan harrapatzeko eskixak zaozen lekuraino
jeitsi eta eskiatzen jeisten hasi ginan OSO OSO ONA!!! puntu puntuan
hartu genduan jeitsiera. Hain ona zaguan, Arrielen beheko iboneraino
jeitsi ginala.
ez dago deskribatzerik jeitsiera!
Berriz fokak jarri eta Arremoulit
lepora bidia zabaltzen, gogorra in zan, baina merezi izan zaban
frondellak.
Ondoren Arremoulieteko refuraino bajau
ginan berriz. Mendebaldeko elurra ONA!
Hemendik pic Arriousen osteraino igo
ginan berriz ere Orteigeko pasua ekiditiarren, eta nun, parez pare
lakura bajatzen zan mendebaldeko orientazioko tubo batekin topo in
genduan. ONA eta elurra MUNDIALA!!!
Hemendik lakua pasatzeko arraun pixkat
in ostian berriz ere midi aurrian zakagula in genduan azken jeitsiera
5850
eskixak bizkarrian hartu eta urten eta
10:30 eta 2800m ondoren berriz ere kotxian.
Eguna OSO ONA!
Ikasgaixa: Goizian ekialdera begira
daozen jeitsierak hartu, arratsaldian mendebaldera begira daozenak,
horrela kontau leikez 11 ONA!
Domekan berriz, goizo ez jaikitzia
pentsatu genduan, ze bezperan lo gutxi inda, eta gainera kriston
palizia hartuta gaozen. Horrela ba, Panticostrako bainuetara jun
ginan eta Baciás itxia pentsatu genduan. Duela bi aste alde
hori elurrez lepo zaguan, refura bidian zauan kotxe bat metro erdiko
elurpian enterrauta zagola ere akordatzen naiz, nahiz eta garmo
aldera juteko aldian orduerdiko porteo bat egon. Aste honetan bi
aldiak berdinduta zaozen, badirudi eurixak behekua kendu dabala,
nahiz eta goixan askorik igarri ez.
5854 Garmon aste honetako argazkixa,
nahiz eta duela bi astekua ere izan leiken
Total, domeka goizian Baciaseko
tontorra in eta bertako bistez disfrutatu genduala.
5866 Tontorretik Cerbillonaren
korridoria, ia egunen batian jeisterik daukagun 1000mtako tubo zabal
hori!!!
Igotzen lehenik ixa ordubeteko porteua
in genduan. Haseran bidia ondo asmatu ez arren, azkenian topau
genduan , eta jeisteko berriz, jendian aztarneri jarraitzen ixixa
beheraino jeisten zan mingain bat hartu eta 15 bat minitu porteauta
allau ginan furgonara.
Gozada bat, hau astebukaera, eta
oindiok elur asko ikusten da inguruan. Ia datorren astebukaerarako
zer in dezakegun...
5871 horra aukera bat
Iruzkinak
Utzi iruzkina: