John McCain: The Analog candidate.

pikupetarra 1456152193503 Pikupetarrak | 2008-08-31 23:07

John McCain, alderdi errepublikarreko Amerikako Estatu Batuetarako presidentziarako kandidatua, gaizki konpontzen da teknologiarekin. Izan ere, bere hitzetan “ez du espero bere blog pertsonalik idaztea”. Honek, 72 urte dituen politikari arizonatarra kritikatzeko balio izan dio Alderdi demokratari. “Zer egingo du bulego obalean?” galdetzen dute demokratek. Gaur egun, mundu guztiak etxean ordenagailu bat duen garai hauetan, munduko gizon boteretsuena izan daitekeenak ez daki E-mail ziztrin bat ere bidaltzen. Elkarrizketa baten esan zuen moduan, “Neanderthal” bezala jotzen du bere burua.

 

 

 

 

Demokratek, Abraham Lincoln-ekin alderatu izan nahi izan dute. Izan ere, McCain-ek egingo ez zeun bezala, Lincoln-ek oso garrantzi handia eman zion bere garaiko teknologiari., AEB-etako Gerra Zibila telegrafoari esker irabazi baitzuen zati handi batetan. Beste alde batetik ere, honek, McCain zaharkituta dagoen itxura eman dezake, Alderdi errepublikar erreakzionarioa bezala, bere alderdia azkenean.


Utzi iruzkina: