WIFI klasean, bai ala ez?

pellohuhezi 1456152165732 pello scrofa | 2008-04-30 14:10

  

Argi dago Wifi zerbitzua azken aldian izan ditugun aurrerapenetatik onenetarikoa izan dela. Orain dela urte batzuk ordenagailu bat izatea oso zaila zen, luxu bat, eta orain edonork dauka ordenagailu pertsonal bat. Hala ere, gaur egun, kaleko edozein lekutan sar zaitezke internetera eta munduko beste alde bateko lagun batekin berba egin.

 

Azkenaldian sortu den eztabaida zera da, klasean Wifi zerbitzua erabiltzea edo izatea ondo dagoen edo ez. Nire ustez, eta ikus-entzunezkoen ikaslea banaiz ere, ez litzateke oso ondo egongo klasean Wifi zerbitzua erabiltzea. Normalean irakasleari kasu gutxi egiten badiogu, imajina dezaket klasean Wifi zerbitzua erabiltzen baldin badugu, inork ez lioke kasurik egingo.

 

Sustatuko testuan esaten den bezala, messenger, joko eta egunkarien artean badugu nahikoa gauza zeinekin nahasi.

 


Utzi iruzkina: