Gau hotzak

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-09-10 16:22


Inoiz hotzik sentitu al duzu?
bihotza bera hustu, uhinik txikiena ere gelditzen den arte?
Iluntasuna ezinegon bihurtzen da eta azalak
azalak ausardia guztia galtzen du
Pentsatu ezin, gaixoaren burua
Onik egotea besterik nahi ez duen helburu apala
apala baina benetakoa
Hotza sentitzen duenak bere buruaren zati bat du galtzen une batez
beharrezkoa den hori berreskuratu
behar dena eskuratu, bizi
Jakinik zer den hotza
zailena zera jakitea da:
zer egin asaldatzen zaituenean?


Utzi iruzkina: