Página2

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-23 08:05

Espainiako bigarren kateak liburuei buruzko saio interesgarri bat emititzen du igande arratsetan, "Página2" izenekoa. Gure "Sautrela"ren antza duen arren, bistakoa da aurrekontuen arteko aldea.



Saioetako eduki guztiak webgunean paratzen dituzte. Hemen duzue literatura-itzultzaileei buruzko erreportaje labur bat.

Bide batez, esan diezaiogun, dagokionari, estimatuko genukeela "Sautrela"ren webgunea ere astean-astean elikatzea, etb3tik etb1erako bidea egin ondoan.


Utzi iruzkina: