Literatura itzultzea

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-06-28 21:52


Asteotan, literatura-lan bat itzultzen aritu naiz. Guztiz nekagarria izan da niretzat, aspaldian ohitura galdua bainuen, baina, era berean, oso emankorra suertatu da beharleku hori, duda-muda interesgarri batzuk sortu baitzaizkit bidean:

  • Zenbateraino den zilegi kohesioa nahita eskas duen testu bat hobeto uztartzea.
  • Zenbateraino den zilegi kapela bitxi mota baten izena, esaterako, kapela soil bihurtzea.
  • Zenbateraino den zilegi puntuazio molde berezi eta, jatorrizkoan, eraginkor bat gurean zenbaitetan estandarizatzea.
  • Zenbateraino den zilegi hari luzeko joskera erlatiboz bete bat bakantzea.
  • ...
Kirola egin ondoko neke alai horren pareko zerbait da galderoi ezin erantzutea.


Utzi iruzkina: