Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/04/01 07:46:33.063000 GMT+2

Estiloaren osagaiak (IX)

13. Debaldeko hitzak baztertu

Idazkera ahaltsua zehatza da. Esaldi batean, ez litzateke alferreko hitzik izan behar, edo paragrafo batean, alferreko esaldirik, hain zuzen ere, margolan batek debaldeko marrarik edo makina batek alferreko zatirik ez daukaten arrazoi beragatik.

Horietariko batzuk erlatibozko esaldiak dira.
?Ezetz esaten ez dakien pertsona da hura.
Hark ez dakit ezetz esaten.

Zehaztasunaren legea urratzeko modu arruntenetako bat da ideia bakun bat, urratsez urrats, hainbat esaldi edo perpaus beregainetan ematea, esaldi bakar batean egoki moldatu beharrean.
Macbeth handinahia izan zen. Horrek eraman zuen Eskoziako errege izan nahi izatera. Sorginek esan zioten nahi hura bete zezakeela. Garai hartan Duncan zen Eskoziako errege. Emazteak bultzaturik, Macbethek hil zuen Duncan. Horrenbestez, Duncanen lekua hartzeko gai izan zen. (38 hitz)

Emazteak bultzaturik, Macbethek, bere handinahia asetzeko, Duncan hil zuen, eta, sorginen iragarpena betez, Eskoziako errege bihurtu zen. (17 hitz)
Kontu handiz hartu beharreko gomendioa dugu hau, zeren sarri askotan dena esaldi bakarrera ekartzea onerako barik kalterako izaten baita, batez ere idazlaria guztiz trebea ez denean. Ez dezagun ahantz euskara ez dela ingelesa bezain eroso ibiltzen periodo luzeko idatzietan.

----
Letra etzanezkoak geureak dira.

Posted by: Block.2009/04/01 07:46:33.063000 GMT+2
Tags: elements_of_style estiloaren_osagaiak estilo_liburuak | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru