Beltz[ez(ko)] jantzia

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-04 07:47

Lehengo batean, "Hortzetik hortzera" saioan esaldi hau entzun nion aurkezleari (antzeko zerbait, behintzat):

Bertsolariak beltzez jantzita agertu ziren Zizurkilgo saioan.
Gogora etorri zitzaidan Lekeitioko lagun batek beste honetara esaten zuela: baltzezko jantzitta. Beltzezkotu aditza ere bada, belztu edo baltzituren ondoan. Eta esapidea zabal-zabal dabil.

Aspaldiko lurrak lorrindu ondoren, akordura etorri zitzaidan behinola, AEKn itzultzaile nintzela, bezero batek deitu zidala galdetzeko ea zer ote zen beltz jantzia, ea okerra ote zen. Eta, bistan denez, ez da.
Dena beltz-beltz jantzita zegoen eta burua txanoz estalirik zeukan. (G. Garate: Esku leuna)
Argi dagoena da pailazoz jantzia/mozorrotua baino egokiago direla beste molde hauek: pailazo jantzia edo pailazo-mozorroa jantzia.

Koloreen inguruan, berriz, ez dago halako erabatekotasunik. Areago, egingo nuke beltzez jantzia dela formarik zabalduena, baina besteak txarretsi gabe.
Aranzazuko bidean zear beltzez jantzita zijoan gizadiari begira. (Tx. Agirre: Garoa)


Utzi iruzkina: