Musu truk

KLIKATRUK!

PIROPOAK

4
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2008-04-15 20:53

       Udaberrian gaudenez eta eguzkiak gogor joko gaituenez edo hori espero dugu behintzat -hori bai San Prudentzio eguna pasa eta gero- eta denok primeran dakigun bezala garai honetan neska eta mutil katxarroak polit- politak jartzen direnez, zer deritzozue piropoak botatzeko prestatzeari? Ondo, ezta? Hori dela eta  txapelketa bat antolatu dugu, gure artean piropo politena nork aurkitu, hain zuzen ere  . Txapeldunari gure mirespena eta, bloggari esker, ospe handia eta nork daki baita telebistan agertzeko aukera ere agian.   ...


Hona hemen Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleok azterketei buruz dugun iritzia.   Aurten beste urte batzuetan bezalaxe, ekainean kurtso bukaerako azterketa bakarra izango dugu, non urte osoan egindako lana eta ahaleginak eskualdi bakar batean jokatuko ditugun. GAIA ala EZ GAI.   Hiru ordu eta hamabost minutu ditugu idatzizko froga egiteko eta berrogeita bost ahozkoa egiteko, lau ordutan frogatu behar izaten dugu dakigun guztia, gainera, kasu gehienetan emaitza erabakigarria denez,  urduritasuna eta estresa sortzen dira eta ondorioz, egoerak gure kontra egiten du, iz...


Bergarako Jardun elkarteak antolatu duen Amodiozko Gutunen XVI. Lehiaketa irabazi du Alaitz Sarasola ordiziarrak. Epaileek, «oso ondo idatzia eta naturala» dela diote. Ana maitea: Ana eta ez ama, ama ere bazaren arren. Gaur gutun bat idatzi dut zuretzat. Emakumeak, ama izatean, eme izateari uzten diola esaten zuen batek, eta nik horren aurkako borrokan osatu nahi izan dizut eskutitz hau. Badira hamar urte elkarrengana bildu ginenetik. Bitxia zen hasierako ezjakintasuna: bi ezezagun hezetasun bila, nondik hasi ez genekiela, mingain eta esku, eskean beti. Denborak eman zigun gure loturaren...


Ze asmo oporretarako?

1
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2008-03-04 14:46

Aste Santua hurbiltzen ari denez (eskerrak!!!), batek baino gehiagok izango du bidaiaren bat bere buruan; beste askok, ordea, etxean geratu behar izango dute. Izan ere, gaur egun bidai-agentzia batera hurbiltzen garen bakoitzean erakustokiari erreparatu eta, sartu baino lehen, etxerako bidea hartzen ohi dugu berriz. Hala ere, batzuok gure maletak hartuko ditugu atseden hartzeko asmoz, uda heldu arte falta zaigun denbora hobeto jasateko eta indarrak berritzeko, baina zoritxarrez guk pentsatutakoa, gure nahia, alegia, behin baino gehiagotan ez da betetzen. Ez al zaizue gertatu antolatutako bi...


SEGAPOTOAK

2
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2008-02-15 13:12

NOLA BIZI "SEGAPOTO"RIK GABE? Badirudi,  poltsikoan hamaika lagunek  daramagun sakelako telefonoa  kaltegarria  dela. Izan ere, Amerikatako zein Europako unibertsitate batzuetan egindako  azterketen   arabera, bi motatako kalteak sor ditzake: alde batetik, uhin  elektromagnetikoek eragiten dituzten tumoreak, garuna erradiazioen eraginpean  jartzen delako; eta bestetik, mezuak behin eta berriro bidaltzen baditugu,  erpuruak mina hartuko du, atzamarreko artikulazioak hain zuzen ere. Oro har,  a...



Hiru behien zergaren gaineko informazio gehiago nahi baduzu,  probatu helbide hauetan: http://www.visitnavarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Ocio-y-cultura/3996/Tributo-de-las-tres-vacas.htm   http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/ManezaundiArtikuluak102.htm


INAUTERIAK

3
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2008-01-15 17:41

Inauteriak badatoz…   Dakizuenez aurten inauteriak oso hurbil ditugu! Otsailaren lehenengo asteburuan, hain zuzen ere. Euskal herrian ohitura handiko jaiak dira, baina badakigu benetan nondik datorzen inauteriak?   Inauteriak aitzakiatzat hartu dezakegu normalean ezin ditugun gauzak egiteko; hala lotsa galtzeko mozorroekin, nola jendea ezagutu. Gainera, ez daude gaizki asteburu on bat pasatzeko, lagunekin egoteko, jende berria ezagutzeko, eta barre batzuk botatzeko.   Hori dela eta, atseginak dituzue jai hauek? Nola igarotuko dituzue? Badaukazue mozorroa prestatuta, ala orain...


  Julen  Gabiria Noiz: urtarrilaren 16an, 18:15ean Non: B-5 gelan Zer: “Han goitik itsasoa ikusten da”  liburuaz arituko gara berarekin.  


XIX. mendeko Zabalgunea

1
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-12-18 14:56

Atzo bai egun hotza! Hala ere,  han ibili ginen txintxo-txintxo Gasteizen zehar. Gauza politak ikusi genituen, ni gehien harritu ninduena baina, San Vicente eliza dorretik genuen bista, izugarria. Hemen duzu atzoko paseotxoaren argazki lagintxoa, aprobetxatu irudiei hitza jartzeko aukera. http://www.flickr.com/photos/21927937@N07/sets/72157603491528163/show/