"Zubi honetan zu ere giltzarri" /Grönholm metodoa/Mintzakide Mendi Taldea

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-04-14 11:05

KARRIKIRI Iruñeko euskaldunen elkartea euskararen normalizazioa sustatzeko eta Iruñerriko euskal komunitatearen alde lan egiteko duela hamabi urte sortutako taldea da. Hori dela eta, barne hausnarketari ekin eta kanpaina bat martxan jarri du, Zubi honetan zu ere giltzarri lelotzat hartuta.

Barne hausnarketa hau jardunaldi batzuekin bukatuko da.

Informazio gehiago:

http://karrikiri.wordpress.com/ web orrian.



Gogorarazi nahiko genuke ostegun honetan, hilak 16,  Grönholm Metodoa antzezlana Atarrabian ikusteko gonbidapenen zozketa eginen dugula.

 

Grönholm Metodoa: Apirilak 17 Atarrabiako Gune Eszenikoan 22:00etan.

Sarrera: 3€.


Apirilak 19:

Mintzakide Mendi Taldearen txangoa Agiña mendira. Goizeko 08:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan. Ibilbideari buruzko argibideak Mintzakide mendi Taldearen blogean.



Utzi iruzkina: