Nafarroa oinez arte erakusketa eta Mintzakide Mendi Taldea

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-04-06 10:15

2009ko Nafarroa Oinez Etxarrin ospatuko da urriaren 18an. Etxarriko Andra Mari ikastolak arte erakusketa bat antolatu du eta Euskal Herriko 67 artisten margolan eta eskulturak ikusgai izanen dira Ziudadelako Armen Aretoan, apirilaren 3tik maiatzaren 10era.

 

Ordutegia:

Astelehenetik larunbatera:18:30etik 21:00etara.

Igande eta jai-egunetan:12:00etatik 14:00etara.

 

 

Apirilaren 19an Mintzakide Mendi Taldea Lesaka eta Oiartzun artean dagoen Agiñara joanen dira. Tokia paregabea da, bertan mendia eta kultura uztartzen baitira.




Utzi iruzkina: