Mintzakide Mendi Taldeko txangoa eta beste hainbat plan

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-05-19 16:28

Igande honetan, maiatzak 25, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat eginen du, oraingoan Arangoiti mendira. Hitzordua, betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).


Honetaz gain beste hainbat proposamen daude aste honetan zehar, hona hemen batzuk:
Kontzertuak:
Mikel Markez: Maiatzak 22, osteguna 20:30ean Erraldoien Txokoan. Deskalzos karrikan. (Kantu eta Hitza zikloa).


Bihotz Bakartien Kluba: Maiatzak 23, ostirala 20:00etan Atarrabiako Gune Eszenikoan.

 

Sorkun & Vice Presidentes: maiatzak 24 larunbata 22:30ean,Burlatako Euskal Herria peñan.

 

Bertsolaritza:
Bertso Afaria maiatzaren 22an, osteguna.  Maialen Lujanbio, Xabier Silveira eta Jon Maiarekin 21.00etan. Karmen Kaleko Herriko Tabernan.



Utzi iruzkina: