Mintza Eguna 2007

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-05-22 17:16

Kaixo denei!!

Gogorarazten dizuet Ostirala Maiatzak 25 dela azkeneko eguna bazkari txartelak erosteko. Salneurria 20€koa da eta Iruñeko Karridendan ( Xabier karrika), Atarrabiako Mintzakideko egoitzan (Ribed Parkea, 1) eta Tafallako Euskera Zerbitzuan daude salgai.


Egun zoragarri bat pasatu nahi baduzue Mintzakideko adiskideekin edo Euskal Herriko beste txoko batzuetako mintzapraktika egitasmotan dabilen jendearekin, zalantzarik ez izan, ANIMA ZAITEZTE!!


Utzi iruzkina: