Martxoaren 27an bisita gidatua Nafarroako Museoan

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-03-15 11:42

Martxoaren 27an, larunbata, saio osagarria antolatu dugu. Nafarroako Museoan bisitaldi gidatu bat eginen dugu.

EGUNA: Martxoak 27
ORDUA: 11:50ean museoko atarian.
IZENA EMATEKO: Martxoaren 18a baino lehenago. 948 96 05 16 / mintzakide (a bildua) topagunea (puntu) com.

Aste honetako agendatxoa:

  • Martxoaren 17an, asteazkenarekin, MAHAI-INGURUA: NAFARROA 1512-2012. Roldan Jimeno, Bixente Serrano Izko eta Floren Aoizen parte-hartzearekin. Argia astekariarekin lankidetzan, 20:00etan Zaldiko Maldikon.
  • Martxoaren 20an, larunbatarekin, NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta “Arano”, Estitxu Arozena, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Julen Zelaieta eta Eneko Lazkoz.
  • 17:00etan Lesakako pilotalekuan. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du saioa.



Utzi iruzkina: