Izena emateko epea eta aste honetako agendatxoa

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-10-13 09:21

Izena emateko epea: Urriak 1-Urriak 22
Izena emateko tokiak:
•    Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.
•    Atarrabia
: Karrikaluze elkartea.
•    Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.
•    Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua.
•    Burlata: Zaldualde Euskaltegia.
•    Iruñea: Karrikiri elkartea eta  Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi euskaltegiak.
•    Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua.
•    Uharte: Zubiarte euskaltegia.
•    Zizur: Udaleko Euskara Zerbitzua.
Ezin baduzu toki hauetatik pasa izena emateko fitxa hau deskarga dezakezu eta mintzakide(a bildua)topagunea(puntu)com helbidera bidali.
Aste honetako agendatxoa:
Urriaren 15ean, ostiralarekin, ikus-entzunezkoa: “BEGIZ-BEGI”. Alberto Iñurrategiren eskutik . 20:00etan Euskaldunon Biltokin. Iruñerriko Kultur Zirkuituaren baitan (Antolatzailea: Topagunea)

Urriaren 15ean, ostiralean, URRIFEST 2010: 18:30ean GARAGARDO DASTAKETA IKASTAROA ETA 21:00etan FESTA. Zaldiko Maldikon. Dastaketarako izena emateko: zaldikomaldiko@gmail.com (bazkidea ez bazara 5 €).

Urriaren 16an, larunbatarekin, musika emanaldia: “PIANO BAT BERTSOTAN”. A. Ansa eta J. Astiazaranen eskutik. 20:00etan Zaldiko Maldikon. Iruñerriko Kultur Zirkuituaren baitan (Antolatzailea: Topagunea)

Urriaren 16an, larunbatean, Musika euskaraz jaialdia: AIZKOR ERAUNTSIA + UFESTUEK + ARIMA SUTAN + ERAITE + KHOUS + NEKEZ + JEIMON TURK BAND 20:00etan TOTEM aretoan. Sarrera doan.

Urriaren 17an, igandearekin, NAFARROA OINEZ 2010 Atarrabian “Munduz mundu”.


Utzi iruzkina: