Igandeko txangoa Erniora

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-02-04 09:49

Mintzakide Mendi Taldeko partaideen azken orduko abisua jaso dugu. Igande honetarako prest zeukaten ateraldia aldatuko dute eta Ernio mendira joanen dira.


Otsaileko Saio Osagarria:
Hitzaldia: Antton Luku: "Euskal Kultura? Zeri erraiten diogu euskal kultura?"
Antton Luku Nafarroa Behereko idazle eta antzerkigilea da. Abenduan jaso zuen 2008ko Juan Zelaia Saria “Euskal Kultura?” saiakeragatik (otsailean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak). Kultura parte hartzailearen aldeko iritzi argia agertuko du hitzaldian.

Otsailak 26 osteguna, 20:00etan Iruñeko Udaleko Kultur Alorrean (Alde Zaharreko Descalzos kaleko 72. zenbakian).



Utzi iruzkina: